Ibilbideak: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 17 - 09:22-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Aietxu

Aietxura iritsi baino ehun bat metro lehenago hasiko gara. Kanadiar ibi baten ondoren, eskuinaldera, pista bat hasten da. 760 metroko garaieran, pista utzi eta bide estu bat hartuko dugu, eskuin alderantz (Mend.) Baso trinkoan zehar eginen dugu gora. Laster beste pista batekin eginen dugu topo, Garetemeko lepora eramanen gaituena, Aldaxur eta Zipuru artean. Orain eskuinetara joko dugu (Mend.), mendiaren hegoaldeko isurialdea zeharkatzen duen ehiztarien bidexka batetik.

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 11 - 10:08-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollobarren

Ibilbide zirkular zoragarria Sardegi eta Sartzaletako gainak bisitatzeko. Ollobarrengo herriaren goi aldean hasiko gara. Berehala ikusiko ditugu margo zuri-horiak. Malakdi bat zeharkatu eta berehala bidexka hasiko zaigu sigi-saga Sardegiko hegietan gora.

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 11 - 09:52-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Otsondo-Urritzateko errepidexka

Otsondo mendatean Urritzateko errepidexka hartuko dugu, eta Aitzpitzako errepetidorearen azpian utziko dugu. Bertatik lehen Maistrugaingo estazioko harrespil eta zutarria bisitatuko dugu. Gorramendiko gailur hondakinez jositik igarota, Gorramendiko zutarri ikusgarriaren bila joanen gara. Autoa utzi dugun tokira itzuli eta lurrezko pista hartuko dugu Ihintzpideko leporantz, eta bertako zutarri handia mirestu. Ihintzpide eta Otsameaka mendietara igoko gara. Txangoa, nahi izanez gero, luza genezake, Gartzabal edo Buztanzelai mendietaraino.

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 16:18-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalle

Olotoki mendira igoko gara, Itzalletik eta Atagaitzako urjauziaren parean igaroz. Itzalletik mendebalderantz aterako gara. Askaldegi baten parean pista nagusia utzi eta mendebalderantz segituko dugu. Utzi berri dugun pista hori jaisteko erabiliko dugu. Orain ez gara hartu berri dugun lurrezko pistatik aldenduko. Pixkanaka eskuin alderantz joanen gara biratuz, pistatik atera gabe. Pista zelai batean amaitzen da, baina bidexka bat hasten da zelaia mugatzen duen txarrantxaren parean. Bidexka horri jarraituko diogu, behin ere galdu gabe.

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 16:06-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA

Olotoki mendira igoko gara, Itzalletik eta Atagaitzako urjauziaren parean igaroz.

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 09:41-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorostietako mendateko 5. kma

Aitzarbil eta Loiaundi gainak igotzeko txango erraz eta atsegina. Gorostietako mendateko 5. kmtik abiatuko gara. Hor pista zabal bat hasten da ekialderantz. Autoz ere pare bat kilometro egin genezake, denboraz urri ibiliz gero. Irumugarrieta lepora eramanen gaitu pista zabalak, bihurgune zabal batzuen ondotik. Behin lepoan, langa pasatu eta txarrantxaren ondotik ekinen diogu Aitzarbilgo malda gogorrari. Txarrantxak berak eramanen gaitu gailurreraino. Mendi bizkarrean biderik ez dago eta harriek trabak jarriko dizkigute batzuetan, baina oro har zailtasun handirik ez dago.

zuriain-k bidalia 2010, martxoa 4 - 09:26-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Lizarragako errepideko 21. kma

Lizarragako errepideko 21. kman, langa bat pasatuko dugu, Lezaungo txabolen ondotik. Ekialderantz joko dugu bi mazelen arteko arroilean gora. Pagadi ederrean barrena ibiliko gara, igotzen etengabe. Bidea ez da oso nabarmena baina zailtasunik gabe jarraitzen da. Behin lepo batera iritsita, jaisten hasiko gara, Zaborrateko borden aldera. Borden inguruan, harrizko murruarekin eginen dugu topo. Murru honen parean ekinen diogu aldapa gogorrari, eta Malkaxkoko gailurreko ordoki zabalera atera. Hurbil ikusiko dugu Iturgoiengo baseliza eta, haratago, Mugagako bizkarra.

zuriain-k bidalia 2010, otsaila 5 - 16:11-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Eskiraroiko lepoa

Eskisaroiko lepoan autoa utzi eta ekialderantz joko dugu, bidean gora, Oiarmunoko hegietan zehar. Andregaingo lepo zabalera aterako gara, pinudi bat atzean utzita. Bertan, eta Atxuelako hegietan, hainbat harrespil aurkitu beharko genituzke... geuk behintzat ez genuen arrastorik ikusi.

zuriain-k bidalia 2010, otsaila 2 - 12:29-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA Eneritz

Eneritz herriko plazatik hegoalderantz hasten den pista hartu eta ezkerraldean txalet eta etxalde batzuk utzita, gorantz hasiko gara. Luze gabe Santo Domingoko baseliza dagoen lepora iritsiko gara. Metro batzuk aurrerago, hego-ekialderantz igotzen den lurrezko pista hartu eta berehala bi gainen arteko lepoan izanen gara. San Martinera igotzeko ezkerraldeko pista hartu eta igotzen hasiko gara. Gailurra inguratzen duen pinudian gurutzebideko gurutzeak ikusiko ditugu. Gailurreko baseliza handia miretsita, lepora itzuli eta kontrako hegian gora hasiko gara. Lurrezko pista goraino eramanen gaitu.

zuriain-k bidalia 2010, otsaila 2 - 12:13-an
Kategoriak Nafarroa
ABIAPUNTUA

Landakoa arroilean gora hasiko gara, Agoitz eta Nagore arteko errepidearen 9. kilometroan. Esparru hesitua eskuin aldetik inguratu eta zelaietan gora hasiko gara ekialderantz, pista aurkitu eta Alotz herriaren hondakinak ikusten diren lepora iritsi arte. Pista utzi eta ipar-ekialderantz jarraituko dugu, mendi sokaren erpinetik, bidexketan barrena. Mendia izeneko bizkarra igo gabe, sakana inguratuko dugu -ikus mapa- pinu eta zuhaixken artean, mendiaren gainaldea tokirik garbienetan irabaziz. Soro handi batera aterako gara. Ehiztarien trona batek pista hartuko dugun tokia seinalatuko digu.