MontenegroEnviado por zuriain el 2021, Marzo 25 - 15:02.
Bargota harriaren gainean, Vianara daraman errepideak bereizita Castejon eta Montenegro gainak aurkituko ditugu. Biak ala biak landaturiko pinudiz estalita daude. Castejon gaina (649m) apalagoa da eta historiaurreko kastrob baten hondakinak ditu gailurrean. Montenegro, berriz, altuxeagoa da, eta ehiztari postuak besterik ez tontorrean.
|
![]() |
Mahastien artean.
Kaixo mendizaleok:
Atzo izan nintzen bertan eta Bargota herritik iparralderantz ateratzen den pista hartu eta lepo batera iritsiko zarete eta ondoren mendian gora tontorreraino. Berez ibilbideak ez du misteriorik eta oso motza denez, luzatzeko aukera ederra duzue inguruko bideetatik ibiltzeko.
Ongi izan.