Mendiola

Submitted by inaxio on 2021, Abril 18 - 16:03.
Altitud 430 m
Sistema
Location ED50 30T X.573501, Y.4780517
WGS84 43.171976 N, -2.097017 E.
Nombres alternativos Txurro
Puntos de partida
Cerca Zumitzaberri karobia, Santiago ermita, San Martin eliza, Alkiza herria, Aginagazpikoa karobia, MENDIGAIN IV tumulua, MENDIGAIN III tumulua, Basagain bestelakoak, MENDIGAIN eremu tumularra, MENDIGAIN II eremu tumularra, PAGANDUL etxola hondoa, EZKARMENDI eremu tumularra, San Esteban eliza, PAGANDUL II tumulua.
Provincia Alkiza, Gipuzkoa.
Categorías .
images
Mendiola
Txurro ©inaxio

Alkiza eta Anoeta artean luzatzen den bizkarrean hainbat muino nabarmentzen dira, alde txikiarekin: Mendiola (430m), Txurro (430m) eta Murgil (413m). Lehenengo biak elkarrengatik oso gertu daude eta altuera bera dute: Mendiola eta Pelotaleku/Txurro izenekin ageri dira Alkizako 2005eko mapa toponimikoan; lehenengoa nabarmenago (hortik hemen egindako izen aukera), baina Pelotaleku/Txurro izenekoa da erpin geodesikoa duena. Nolanahi erraz egiten da tontor hauen arteko bidea: aldeak txikiak dira eta larre eta belardiak ebakitzen dituen gurdibide zabal batek errazten du joan-etorria, ikuspegi zabala eskainiz inguruaren gainean.

PR-Gi 13 eta SL-GI 6 bideak baliatu ditzakezue ibilbidea prestatzeko, tontor hauen ingurutik pasatzen dira biak. Anoetatik abiatuz gero Basagain ezagutzeko aukera izango duzue, burdin aroko herrixka baten aurriak gordetzen dituen muinoa, bisitarientzako hainbat argibide erakusten duten panel ugariz atondua.

Imágenes