VedadilloSubmitted by zuriain on 2021, Noviembre 9 - 14:41.
Vedadillo eta Peña ©zuriain Peñako mendilerroko gain oihantsua dugu Vedadillo. Ohi bezala, honelako mendiak gain nagusiaren bidean besterik ez ohi dira zapaltzen. Kasu honetan, Peña bezalako gailur ospetsua hurbil edukita, mendizale gutxi hurbilduko dira Vedadilloraino. Hala ere, bai Peñatik abatuta, bai Kasedako mendatetik, txango eder bat da, gainalde osoan barrena dabilen bide garbiari esker. Bidean gailurrean baino ikuspegi ederrogak izanen ditugu, tontorreko zuhaitzek ezer gutxi ikusten utziko baitigute.
|