San KristobalEnviado por zuriain el 2023, Febrero 21 - 13:04.
![]() San Kristobaleko gailurra ©zuriain Toloño mendilerroaren ekialdeko muturretik hegoaldera, hainbat mendi adar luzatzen dira. Erliebe handirik gabeko gainak dira, galsoroz eta mahastiz estalita. San Kristobalek, hala ere, mendi itxura du, eta gailurreko erpin geodesikoak adierazten duenez, ikuspegi zabalak eskaintzen ditu. Ohiko bide eta parajetatik kanpo ibili nahi izanez gero, aukera interesgarria izan daiteke.
|
![]() |