URTAPOTOLUETA II tumulua

Mota Tumulua.
Eremua ORKATZATEGI.
Sekuentzia kulturala Neolito-Brontzea.
Aurkikuntza F. Alcala, L. Del Barrio, Tx. Ugalde (04-1980)
Kokapena
· Alt.: 765 m.
· WGS84 43.007870 lat., -2.461251 long.
· ED50 30T X.544013, Y.4762038
· Kokapen zehatza (~25m)
Egiazkotasuna Zalantzarik gabea.
Egoera Oso kaltetuta.
Gertu URTAPOTOLUETA I trikuharria, URTAO tumulua, Ametzueta tumulua, Orkatzategi mendia, Orkatzategi tumulua, LINATZA tumulua, AITZGAIN II trikuharria, AITZGAIN tumulua, Santa Krutz ermita, Aitzulo leizea, koba, Andra Mari ermita, Goroeta herria, Santiago eliza, Gorordo mendia.
images
URTAPOTOLUETA II
... ©Jose

Non

Ametzueta eta Orkatzategi tarteko sakanean, Urtapotolueta lepotik 100 m. Iparralderantz. Urtapotolueta I trikuharria 100 m. HHErantz dago.

Azalpena

Tumulua, 14,50 m. diametrokoa eta 2 m. altuerakoa. Kraterra, kontserbatzen den tumulu zatian HErantz alboratua, 2x3 m. diametrokoa eta 1,30 m. sakonera da, bere ondoan etzandako harlosa bat 1x0,45x0,15 m. duelarik. Tumuluaren ekialdeko muturra aintzinako bide batek mozten du. Bertako kareharriak.

EranskinaTamaina
20-23-02-03 Urtapotolueta II.pdf907.69 KB

F. Alcala, L. del Barrio eta TX. UGALDEk aurkitu zu-ten 1980ean. Ez da industu.

Iturria: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Irudiak




***