|
hemikriptofitoa
Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.
|
Oinaldeko hostoek 2-9 pare hostoxka dituzte, handiak, gehienez 3-10 cm-koak; 2-4 mm-ko petaloak; akenio ilegabeak, kiribilkatuak.
|
|
Landare bizikorra; 0,5-1,5 mm-ko ligulak, puntan biribilak edo moztuak; (3)4-10 mm-ko buruxkak, sarritan purpura-kolorekoak
|
|
Sepaloak 2,8-6 cm luze dira, zerrenda gorriak dituzte edo gorriak dira osorik, muturreko loreetan behintzat; 3-5(6) cm-ko petaloak; zurtoinak eta obulutegiek ile luzeak dituzte, oinaldean gorriak eta pustuladunak.
|
|
Petalo purpura-beltzezkak, zutituak; merikarpoek goiko aldean 2-4 saihets dituzte.
|
|
Oinaldeko hostoek orri obatua edo eliptikoa dute, zabal baino luzeagoa eskuarki, oinaldean falka-itxurakoa, moztua edo bihotz-itxurakoa.
|
|
Sisymbrium austriacum: fruitu iledunak edo ilegabeak, 6-40(50) mm luze, gehienetan oso okerrak; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (inoizka handiagoak); goiko hostoak zatituak edo ia osoak dira. Subsp. chrysanthum: fruituak 6-20(25) mm luze dira, gehienetan iledunak; 5-10 mm-ko pedizeloak; goiko hostoak zatituak dira; landarea behealdean ia ilegabea da, baina goialdean eskuarki ileduna, ile kizkurrekin.
|
|
Beheko hostoak 8-20 cm zabal dira, obatu/biribilak; zurtoinak saihets edo ildo nabariak ditu; landare sendoa, 50 cm baino garaiagoa.
|
|
Oinaldeko hostoak arrautza-itxurakoak dira, txortenean estutuak; hosto-ertzak ia osoak dira edo hortz txikiak dituzte; zurtoin bakunak, kapitulu bakarraekin.
|
|
Loreak eseriak dira edo kandu labur-laburra dute, eta glomerulu trinkoetan daude, ginbail irregularra eratzen dutela; ginbailak bera baino laburragoa den inbolukru berdexka dauka; petalo muxarratuak; fruitu ia esferikoa, ezten gakodunez estalita.
|
|
Zurtoineko hostoak dekurrenteak dira; loreak galburu-itxurako lukuan daude, zurtoin bakun baten muturrean; anterak harizpiei zeharka edo alboka lotuta daude. Lorezil-harizpiek ez dute ilerik edo gutxi dute; oinaldeko hostoak ia eseriak dira edo txorten labur-laburra dute; zurtoineko hostoak zati luze batean dekurrenteak dira; landare berde-grisaxka.
|
|
|