Jun

Primula farinosa, Oza aldean

Ka­li­zak eta hos­to-az­pi­ak irin­du­nak dira; hos­to-ertz ile­ga­be­ak.

Co­ry­da­lis solida, Acherito inguruan, 1700 metrotan

Zur­toi­nak ez­ka­ta-itxu­ra­ko hos­to bat du oi­nal­de­tik ger­tu; brak­tea pal­ma­tu­ak; tu­ber­ku­lu be­te­ak.

Cardamine hep­ta­phyl­la, Lintza inguruan

Hos­to pi­na­ti­sek­tu­ak, 5-9 hos­tox­ka­re­kin; erri­zo­mak 4-10 mm-ko di­a­me­troa du eta 1-2 mm-ko ez­ka­ta ka­mu­tsak ditu.

Mercurialis huetii

Hos­to­ek ez dute zi­li­o­rik er­tze­tan; hos­to-txor­te­na­ren lu­ze­ra orri­a­re­na ha­la­ko 1/3-1/2 da gu­txi­e­nez; lore arrak 2(3) glo­me­ru­luz osa­tu­ta­ko gal­bu­ru­e­tan dau­de eta gal­bu­ru­ok kan­du lu­zea dute; kap­su­lak biz­ka­rral­de­an ba­ka­rrik ditu ile­ak.

Inula montana Soila mendiko gandorrean

7 Zurtoineko hostoak lineal/lantzeolatuak dira; kapituluak, normalean, banaka daude zurtoin-muturretan.

Pistacia terebinthus, Betelu

Zuhaixka hostogalkorra; hosto inparipinatuak, erraki hegalgabearekin; hostoxka nahiko bigunak, (2)3-8 x (1)1,5-3,5 cm-koak (9)

Filipendula ulmaria, Bera aldean

Oinaldeko hostoek 2-9 pare hostoxka dituzte, handiak, gehienez 3-10 cm-koak; 2-4 mm-ko petaloak; akenio ilegabeak, kiribilkatuak.

Lysimachia vulgaris, Bera aldean

Lore horiak, panikulan elkartuta; hosto obal/lantzeolatuak, ez glaukoak; landare ilaunduna.

Briza media, Astigarraga aldean

Landare bizikorra; 0,5-1,5 mm-ko ligulak, puntan biribilak edo moztuak; (3)4-10 mm-ko buruxkak, sarritan purpura-kolorekoak

Oenothera glazioviana Endarlatsa aldean

Sepaloak 2,8-6 cm luze dira, zerrenda gorriak dituzte edo gorriak dira osorik, muturreko loreetan behintzat; 3-5(6) cm-ko petaloak; zurtoinak eta obulutegiek ile luzeak dituzte, oinaldean gorriak eta pustuladunak.