Andraitz

Jose-k sortua, 2005, abendua 28 - 23:51
Garaiera 1433 m
Mendialdea Aizkorri
Kokapena ED50 30T X.553882, Y.4757870
WGS84 42.969704 N, -2.340566 E.
Beste izenak Andreaitz, Burnikurutz
Abiapuntuak Arantzazu, Brinkola, Zegamako geralekua
Gertu AIZKORRITXO trikuharria, Arbelaitz mendia, Arbelar zutarria, Iturtxulo harrespila, ITURTXOKO etxola hondoa, Iturtxoko zista, Urbia Este 3 etxola hondoa, GOROSTIARAN ekialde tumulua, PAGOBAKOITZA trikuharria, Aitzuri leizea, koba, ERDIKOSAROI tumulua, Aitxuri mendia, KALPARMUÑOBARRENA 2 tumulua, KALPARMUÑOBARRENA 1 tumulua, GOROSTIARAN mendebal trikuharria, KALPARMUÑOBARRENA trikuharria, Urbia ermita, Elola harrespila, Zabalaitz Este harrespila, Zabalaitz mendia, Laskaolatza harrespila, Elorrola tumulua, Bolaleku tumulua, BOLALEKU etxola hondoa, Elorrola zutarria, Bolaleku harrespila.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak .
images
Andraitz
Kantuzuetatik ikusita ©Jose

Aizkorri mendikateak bi gune bereizi ditu. Lugaitzeko lepotik hego-ekialdera 1500 metrotatik gorako tontorrak daude: Arbelaitz, Iraule, Aitxuri, Aketegi, Aitzabal eta Aizkorri. Ipar-mendebaldean, Lugaitzeko lepoa eta Biozkornia lepoaren artean Katabera izenaz ezagutzen den karst eremua luzatzen da. Zulogune eta tontor txiki ugarirekin, karst eremu honetan ibiltzea oso nekeza egiten da. Andraitz Kataberaren hego-ekialdeko ertzean kokatuta dago. Gertu 1500 metrotatik gorako tontorrak edukitzeak itzalean uzten du mendi hau.

Bere inguruan badira buzoidun beste zenbait tontor txiki. Hego-ekialdean Kantuzulueta (1.410 m.; 30T 554060 4757735), hego-mendebaldean Lekunberri (1.358 m.; 30T 553710 4757600) eta mendebaldean Aizkorritxo (1.344 m.; 30T 553395 4757850) besteak beste. Aizkorritxo tontorretik gertu, izen bereko trikuharria dago.

Andraitzen ipar-mendebaldean, Andraitz edo Igoateko lepoa dago. Zegama eta Brinkola aldetik Urbiara iristeko pasabide nagusietako bat.

Irudiak

***

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***


***

***

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

**

**

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Kataberako Ibilaldia

Kaixo lagunak, gaur mendi ibilaldi bat eman dut inguru honetan, ondoren jartzen dut ibilbidearen eskema:
Brinkola Zar-Oazurtza-Mearreko Pasabidea-Andreaitz-Urdajamentu-Aizkolaundi-Zulagaizto-Adarraitz-Artzanburu Txiki-Artzanburu-Biozkorniako Baltsa-Arriurdin-Urdamuno-Oazurtza-Elortxuri-Arranoaitz-Arripillata-Oamendi-Brinkola Zar

Gogoa nuen alde hortatik igo eta Kataberako tontortxo hauek zapaltzeko, ibilibide polita da, pare bat orduren buruan Mearreko Pasabidean eta beste ordu pare batean Andreaitzetik Artzanburura arteko tontortxo guztiak eginez. Jeitsiera beste ordu pare batean egin daiteke baina nik apur bat luzatu dut Oamendi aldeko trikuharriak ikusteko asmoz eta merezi izan du.

Oso gomendagarria inguru hau ere.