Arantzazutik Aizkorri aldera joandako orok ikusia izango du Zabalaitz bidean, Urbiako bentaren gainean, baina ez da inor askorik igotzen bertara. Erraz igo daiteke ordea bentaren ingurutik, zailtasun handirik gabe, nahiz eta lapiaz bortitz batez inguratuta egon. Iparraldeko isurialdea apala da, baina hegoaldera karaitzezko horma itzelak erakusten ditu, leunak eta bertikalak. Gogoan har ezazue Urbiara igotzen zareten hurrengoan, bista ederrak ditu Urbia, Aizkorri eta bailara osoaren gainean, denen erdian baitago.