BalagueraSubmitted by Jose on 2007, February 11 - 00:54.
Colomèrs aterpe berria eta Tuc de Balaguera ©Jose Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalaren mugan, Colieto bailara eta Colomèrseko zirkuaren artean kokatuta dago Tuc de Balaguera, bi bailarak lotzen dituen Colomèrseko lepoaren ipar-mendebaldean. Tontor nagusitik gertu ekialdean Tuc de Serreta (2747 m.) izeneko beste tontor bat dago. Iparralderantz luzatzen den gandorrean berriz orratz itxurako hainbat tontor nabarmentzen dira. Beraien izenak, Agulha Lara (2694 m.) eta Agulhes de Colomèrs (2621 m. eta 2603 m.). Eta mendebaldean Tuc de Lluça (2777 m.) eta Travessaniko tontorrak.
|