Creu de Colomèrs

Submitted by Jose on 2007, February 11 - 00:50.
Altitud 2895 m
Sistema Aigüestortes i Estani de Sant Maurici
Location ED50 31T X.329265, Y.4717960
WGS84 42.593314 N, 0.917867 E.
Puntos de partida Colomèrs aterpea, Banhs de Tredòs, Ventosa i Calvell aterpea, Cavallers urtegia
Cerca Contraix mendia, Gran Tuc de Colomèrs mendia, Balaguera mendia.
Provincia Lleida.
Categorías .
images
Creu de Colomèrs
Ipar-ekialdetik ikusita ©Jose

Aigüestortes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalaren mugan kokatuta, hiru bailaren elkargunea da Creu de Colomèrs tontorra, Colieto bailara, Contraix bailara eta Colomèrseko zirkua.

Colomèrseko zirkuko bigarren tontor garaiena da, ekialderago dagoen Gran Tuc de Colomèrsen ondoren. Bien artean Serra del Estanys Gelats izeneko gandor bat luzatzen da, bi tontor aipagarrirekin, Pic Orientau (2857 m.) eta Tuc Blanc (2882 m.).

Ipar-mendebalderantz, zirkuko ertzari jarraituz, Creu de Colomèrsetik gertu Tuqueta del Pòrt (2799 m.) izeneko tontor txikia dago, eta ondoren Colomèrseko lepoa (2605 m.), Tuc de Balaguerako tontorretatik bananduz. Lepo hori Colomèrseko zirkua eta Colieto bailararen arteko pasabidea da, eta ondorioz Colomèrseko aterpea eta Ventosa i Calvell aterpearen arteko zeharkaldia egiteko aukera bat da Caldes lepoarekin batera.

Creu de Colomèrsen hego-mendebaldean Pic de Contraix dago, eta bien artean Contraixeko lepoa (2748 m.). Lepo honek Colieto eta Contraix bailarak lotzen ditu, Ventosa i Calvell eta Estany Llong aterpeen arteko pasabidea da, eta Carros de Foc ibilbideko punturik garaiena da.

Imágenes

***

***

***

***

***

****

***

***