Gran FachaEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
![]() Tontorra ipar-mendebaldetik ikusita ©Jose 3000 metroak nahikoa justu harrapatzen dituen mendia da Gran Facha eta ez da, beharbada, inguruan dituen Infierno, Balaitus eta Vignemaleko multzoen aldean gehiegi nabarmenduko, baina bista ederrak ditu horien gain eta itxura polita duen mendia da, piramide zorrotza ematen du. Igoerabide arruntena Facha ko lepotik abiatzen den iparraldeko ertza da. Ez du aparteko zailtasunik elurrik izan ezean. Elurra denean ertz hori ikusgarri gelditzen da oso (ikus argazkiak), jendearen aztarnek mailakatuta uzten badute ere ezker-eskubi erakusten dituen aldapak zirraragarriak gerta daitezke ertz-ertzetik igotzen edo jaisten ari denarentzat.
|
![]() |
Neguan egitea ezinezkoa!
Neguan egiten saiatu gara baina Respumoso abendutik maiatzera itxita dago, eta ibilbide osoa egun batean egitea ezinezkoa iruditzen zait!
Hasiera hasieratik kranpoiak jarri behar izan ditugu, ibai ondoko bide guztian gora izotz plakak egin dira eta.
Gu bigarren presaraino besterik ez gara heldu. Argazkikoen moduan presaren hormatik oinez ezin zen ibili!!