Larregoiko

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1014 m
Sistema Urbasa
Ubicación ED50 30T X.569611, Y.4736494
WGS84 42.775952 N, -2.150355 E.
Puntos de partida San Martin, Urbasa, Zudairi.
Cerca LARRAGOIKO 1 mendebal eraztun-tumulua, LARRAGOIKO 2 ekialde eraztun-tumulua, KARKINSORO tumulua, Zudaireko zentinela zuhaitz aparta, Zudaire gurutzea, San Anton ermita, San Andres eliza, San Kristobal (hondakinak) ermita, Ekalarbe mendia, Miserikordia ermita ermita, San Martin herria, Palacio dorretxea, San Martin eliza, San Millan eliza, Errota (Zudairi) errota.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Larregoiko
Tontorra ekialdetik ©inaxio

Mendia baino Urbasako goi-lautadak hegoaldean harrotzen duen ertzaren mutur bat besterik ez da Larregoiko, gainontzeko larreen segidan dagoen beste puska bat, izenak dioen bezala. Aitzakia polita da ordea inguru hori ezagutzeko, izan ere ez dago bestela inguru horretara ekarriko gaituen beste \'mendirik\'. Tontorraren inguruak larre soilak dira, baina baso eremu zabala zeharkatu beharra dago Urbasako errepidetik etortzeko. Artzantza bizi-bizi dagoen lurraldea da eta ez da zaila jardun horren aztarnak aurkitzea: bordak, hesiak, itxiturak...
Larregoikok jasotzen duen ertz hau kilometro askotan luzatzen da ekialdera nahiz mendebaldera, gora-behera askorekin, batzutan apalago eta bestetan harroago. Urrutira gabe, Urbasa zeharkatzen duen errepidearen beste aldean, ertz honek sekulako altuera hartzen du Urederraren iturburuaren gainean eta jende asko izaten da bertan bisitari, goi aldeko amildegietan (mendatean autoa utzita) nahiz behe aldeko erreka bazterretan (Bakedanotik abiatuta), karaitzak iragazitako ur berdeen lilurak erakarrita. Larregoikora egindako txangoa osatzeko aukera polita da.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

****

****

****

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes
[ibilbide] San Martin .. Larregoiko, by

Pista madarikatua eta antena

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan Larregoiko mendian izan nintzen eta jakin ezazue bertara joateko pista bat egin dutela ondoan antena bat daghoelako. Tontorrean paisaia ikusgarria da, baina, bertara joatea pistatik ez daka xarmarik. bi ordutan joan-etorri daiteke eta gora-beherra gutxikoa, ia laua da.
Beste abiapuntua San Martin-dik egin daiteke eta hemen aldapa gogorragoa igo behar da.