BurgiaEnviado por zuriain el 2013, Septiembre 18 - 11:55.
![]() Oroitarria Burgiako gailurrean ©zuriain Arbaiungo arroila oso leku ezaguna da, gutxi izanen dira haren malkar ikusgarriak miretsi ez dituztenak. Hala ere, gehienek errepideko behatokitiko ikustaldi batekin etsitsen dira. Gutxi batzuek Peña Kornotako ibilaldi laburra egiten dute, Isoko mendateko aparkalekutik. Arangoitiko errepetidoreko errepidexkak, baina, beste ibilaldi batzuk jarriko dizkigu eskueran, arroilaren gaineko ikuspegi berriak emanen dizkigutenak. Burgia dugu horietako bat. Arroilaren ekialdeko isurialdean, pinudi eta larre zabalek tupustean malkarrei uzten diete lekua.
|
![]() |