MonteidorraEnviado por zuriain el 2019, Diciembre 26 - 13:56.
![]() Monteidorra, Domeñutik ©zuriain Arbaiungo arroila mendebaldetik zaintzen duen gaina dugu Monteidorra. Izena gorabehera, mendi polita da, mediterranear baso batek ia erabat estalita. Gainaldean, izen bereko bordaren hondakinen inguruan, larre nahiko zabalak daude, paisaia irekiak ikusten uzten dituztenak. Ekialdean, zailtasun handirik gabe arroilaren ertz ikusgarrira joan gaitezke. Gailurra bide baten erdian dago, baina berrehun bat metro mendebalderago, larreetan, tako geodesiko bat topatuko dugu, paisaia askoz ere zabalagoarekin.
|
![]() |