AllegainEnviado por zuriain el 2018, Diciembre 10 - 09:41.
![]() Allegain ©zuriain Bi ahizpak izanen dira Sakanako paisaiarik ezagunenetakoa, eta seguruenik Ahizpa Handiak jasoko ditu mendizaleen bisita gehienak, nahiz eta gailur horrek eskalada tresnak behar dituen. Ahizpa txikiak ordea ez du eskalatzaileak erakarriko, eta aldi berean mendizale asko ez dira ausartuko gandor zorrotza zeharkatzera. Baina bada aukera bat harrietan saltoka ibili nahi ez dutenentzat. Allegain mendiak gandor horren azken gaina dugu ekialdetik. Harrizko kono zorrotza da, baina erraza igotzeko. S.L. NA-138 ibilbidea gailurretik metro bakar batzuetara igarotzen denez, txango ederra eginen dugu, Putreen Behatokira ere hurbiltzeko aukera izanen dugularik.
|
![]() |