Etxaguen-Mairulegorreta-Aldamin-GorbeiaEnviado por Xabiaram el 2019, Abril 7 - 09:35.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Egun pasako mendi ibilbide ederra Gorbeiako Parke Naturalean. Harrobiak-tik aurrea Artzegi eta Maiurlegorreta haitzuloetara doan senda hartzen dugu, hau ere senda garbia da eta pagadi zoragarri batean barna egiten da, paraje oso polita da eta leize zulo hauek ere ikusgarriak dira. Hemendik aurrera Gorbeiako larreetara heltzen gara, eta mendi tontorrak agerian jartzen zaizkigu, nik 4 tontorrak igo nituen bata bestearen atzetik, Dulau Atxa (1152m), Mairuen Haitza (1288m), Aldamin (1376m) eta Gorbeia (1482m). 4 orduko igoera lasai hartuz. Behin gainean atsedenaldi bat hartu eta zerbait jateko parada egokia.
|
![]() |