Gorbeia

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1481 m
Mendialdea Gorbeia
Kokapena ED50 30T X.517930, Y.4764810
WGS84 43.033896 N, -2.781203 E.
Beste izenak Gorbea
Abiapuntuak Barazar, Murgia, Murua, Pagomakurra, Zarate. (B.)
Gertu IGITAIA trikuharria, IGITAIA 1 tumulua, IGITAIA 2 tumulua, Aldamin mendia, IGITAIA megalitoa, DULAU 2 tumulua, DULAU tumulua, Igiriñao ermita, ARRORIANO tumulua, ZASTEGIKO LANDA tumulua, ZASTEGI zutarria, Aginarteko hagina zuhaitz aparta, ZASTEGIKO LANDA 2 tumulua.
Lurraldeak Araba, Bizkaia.
Kategoriak EHMK.
images
Gorbeia
Gorbeia.gurutze ©bissi
Irudiak





***

***

****

***

****

****

***

***

*****

****

***

****

***

****

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

****

***

***

**

***

**

****

**

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

**

***

**

Lotutako orriak

Gorbeiara bizikletan

Kaixo, Antton Peña naiz, Arizmendi ikastolako ikasle bat. Gazteenekin irteeta bat prestatzea nahi genuke, irteera bizikletaz egitekoa litzateke. Gorbeiara hain zuzen ere. Bide egokiena zein den jakingo balu norbaitek, laguntza eskertuko nioke. Nondik ateratzen den eta zer nolako bide mota den jakitea gustatuko litzaidake, lehen esan bezala, bizikletaz egitea nahi genuke eta.

Eskerrik beroenak,

Antton P

Gorbeia

Gorbeia, Bizkaiko eta Arabako mendirik garaiena da, eta mendi honen gurutzea, noiz edo noiz ikutu dugu gutariko gehienak. Nik, nire 14 urte bete berriekin (2006 ko urtarrilak 26 an), 11 aldiz igona naiz Gorbeiara. Hona igotzeko bide asko daude, baina nik, Bizkaitik joaten den biderik ezagunena deskribatuko dot orain.
Areatzako herritik gora, bide maldatsu eta giro askodun toki batetik goaz, eta harrizko pista batetik, Pagomakurreko aparkalekura heltzen gara. Hemendik, pista zabal batetik goaz oinez, baina ezin da kotxez joan baimen bat ez baduzu, eta hemendik, galtzeko arrisku barik, beti pistatik ibiltzen, Arrabako landetara heltzen gara ordu erdi baten, eta hemen jada, lehenengo elurrak aurkitzen doguz.
Hemendik, landa guztia alderik alde zeharkatu behar da, baina lehengo pista eskumatara utzita, pista hori, federazioko refugiora bait doa. Landa huek alderik alde igaro ondoren, aldatz txiki bat igo eta aldapeko igarobidera heltzen gara, hemen, izotza badago, nahiko zaila egoten da, baina hala ere, jendeak asko esageratzen dau, ta zauok heldu arte, ez in kasu inori bez. Hau igaro odoren, landa batzutara heltzen gara, eta desnibel pixka bat jaitsi ondoren, Egiriñauko aterpera iristen gar, baina hau aterpe pribaua da (ordu bat Pagomakurretik).
Hemen azken zati aldapatsurako prestatzen gara, eta jada elur nahikotxoren artean, kanal baten moduko leku batetik goaz, hemen daude Gorbeiara igotzeko zapaldu behar ditugun harri bakarrak. Aldatz nahiko gogorra igo ondoren, koiado batera heltzen gara, eta hemen larogeita hamar graduko giro bat egin ondoren (eskumatara), hemen bai aurkitzen garela izugarrizko aldatza. Denpora gitxien gailurrean gauz (1:40 Pagomakurretik). Beherantza, lehengo bidetik iten dogu.

DESNIBELA:600 METRO

BEHARREZKOA: NEGUAN, KRAMPOIAK ERAMATEA, EZ DA OSO BEHARREZKOA, BAIE BADA EZPDA BE EROATEA ONENA DA. UDEN BARRIZ, ZAPATILETAN BE IGON LEIKE.

pagomakurren kontuz

Ekainaren 7an pago makurren itxi genduan kotxea goizeko hamarretan eta Gorbeara igo giñan ta dana ondo, oso paisaje politak, eta asko gustatu jatan, baina gero berriro pago makurrera heldu giñenean, oso disgusto haundia euki nuen, kotxea ez zegoen, lapurtu egin ziguten. Asike badakizue KONTUZ!!!!

pagomakurra

Larunbatean egon nintzen lehen aldiz Gorbeian eta asko gustatu zitzaidala esan behar . Pagomakurretik egin genuen igoera eta nahiko erraza da, azken zatia kenduta. Tontorretik dagoen bista ikusgarria da!

lainoa

Gu Murua herritikan igo ginan Gorbeia.Pena bat izan zen gora iristerakon ze egun lainotua badago ez da deus ikusten.gure kasuan Gasteiz aldea soilik ikusten zan, pena bat!!

ederra

ederra Gorbeia, eta bertatik ikusten den paisaia. Ederra ere, arrabako landak eta inguruko paraje eta mendiak!!

hiru handiak

Aupa!
Astialde Klub batean nago eta gustatuko litzaidake galdera bat egitea.
Aurtengo udako kanpaketa hiru handiko ruta egiteko asmoan geunden, baina bost egunetan. Kanpaketa bolante denez leku polit eta majuak ezagutu nahi dugu, eta baimenak eskatzeko haien izenak jakin behar dugu. Zein da jarraitzen den ruta? Gure idea zen Pagasarritik Gorbeiaraino joatea.
Posible izango da informazioa lortzea?
Zure erantzunaren zain, agurtzen da,
Iker

Re: hiru handiak

ez dut nik ibilbidea ezagutzen. bada ordea hiru handien ibilbideaz hainbat berri jasotzen duen webgune bat honako helbide honetan: http://www.manueliradier.com/

Gorbeya (literatura)

Goxian-goiztik oittik jagitta
eldu, naz zure oñeta,
urtero legez ikerraldi bat
Gorbea zuri egitta.
Aspaldin nengon orretan baña
ezin ixan naz etorri
negua zan-da... bidiak txarrak...
azketsi Gorbea-mendi.
Mendi andi ta ederrak dittu
Euzkadi'k egiz ziñetan
baña zu lenen Gorbea-mendi
nire bijotz-begijetan.
Naiz ixan uda, naiz negu baltza
argi ta ederr zu beti,
ederrak dira zure txokuak
gustija zara ikusgarri.
Eguzkijaren dizdiz alayak
lasterr dautsue mun-eitten,
udabarrijan lora bikañak
goiz zattube agurrtuten.
Zure tontorra bixiro dager
lurralde urrutijetatik
ikuskin onak oarrtzen dira
zure gallur-goyetatik.
Aitorr'en didarr zoli bat baxen
ernai ta sendo goi-goyan zagoz
bijotz-esnabe zara zu,
beti ederr ta barrdintsu.
Ainbat aldi on pozgarri igaro
zure goyetan ni dodaz,
goi-alde luze ederr orreittan
amaikatxu jai ein dodaz
ta zenbat bidarr batta aurrkittu be
neke-aldittan zoruna
aldameneko itturri-onduan
atseden gozo estija.
Gorbea-mendi txoko mattia
mendigoxale-laguna:
bai dala ziñez esti-gozoa
zure goyetan bizitza.

gorbeia dela eta

Asko gustatzen zait Gorbeia baina gomendio bat: erabil itzazue beste bideak. pagomakurre, baratzar edota Murua nahiko aspergarriak bihurtu dira. Han daukazue Ubidea, Garraztatxu, etabar.

Re: gorbeia dela eta

BESTE GUZTIAK EZAGUTZEN NITUELA-ETA, AZKENENGOZ BARAZAR-SALDROPOKO BIDEA AUKERATU NUEN. EDERRA BENETAN!

Re: Re: gorbeia dela eta

Nahi nuke Gorbeira igotzea, baina Barazar-Saldropotik. Esan didate oso arriskutsu bide bat dagoela, eta oso beldurtia naizenez....
Zelan dago bidea, arriskutsua da?
Non utzi behar dut kotxea?
Zenbat denbora eman behar diot tontorra heltzeari?

Re: Re: Re: gorbeia dela eta

Subir a Gorbea por Saldropo no tiene mucho peligro. Tienes que ir hasta el alto de Barazar y, allí, si vienes de Bilbao, a mano derecha hay un restaurante. Por su izquierda sale un camino de cemento, que en unos 3 Km te lleva hasta Saldropo. Puedes dejar el coche allí, en Saldropo, que hay a una zona habilitada por la Diputación con paneles informativos. Siguiendo el camino que rodea el humedal de Saldropo por la derecha, llegas a un cruce que baja hacia el rio. Coges ese camino, que en ocasiones es un poco empinado. Al cabo de un rato llegas al paso de Atxuri, quizas ese lugar peligroso que te han dicho, pero no tiene mayor problema. Lo cruzas y se sube tras una corta trepada, sin mayor problema. No hay ningún peligro. Una vez arriba, se sigue hacia la derecha para ir hacia la zona de Arimekorta, donde hay unos cuantos refugios. Alli, el camino es más o menos claro. Tienes justo encima el Aldamin, que hay que rodear por la derecha. Despues de esa subida, llegas al collado que separa Aldamin de Gorbea y sólo queda llegar hasta la cruz.

Aproximadamente se tarda 2h30min