Saldropo-GorbeiaEnviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 7 - 10:25.
![]() Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz (2020-09-16) Txangoa Saldropoko hezeguneko atseden-lekuan abiatzen da. Aparkaleku zabala dago bertan autoak uzteko. Hasteko Atxuri alderako bidea hartuko dugu hartxintxarrezko pistatik. Tarte lau baten ondoren aldapa handitzen joango zaigu basoan zehar, atajo batzuk ere hartu ahalko ditugu bidean eta Aitxuriko igoeran sartuko gara bete-betean. Bidezidor estu eta maldatsu batek eramango gaitu izen bereko lepora, hemendik tontorrera berehala iritsiko gara. Bigarren zatia gainaldetik Arimekorta tontorrerantz joz hasiko dugu, hemen ez dago maldarik ia, mendiko zelaigunean zehar joango gara. Tontortxora helduko gara, postontzia ere baduena, eta Aginaldeko hagina ikustera pasako gara, gero Zenigorta aldera jarraitzeko, zelaian eta pagadian egingo dugu honako bidea. Hemendik Zastegiko lepora eramango gaituen senda hartu behar da, zeharbide bat da malda handirik gabea, honela Gatzarrieta (1181m) mendi tontorrera egitera hurbilduko gara. Bertatik ikuspegi paregabea izango dugu Arrabako landara begira eta baita Gorbeia aldera. Orain zati madatsuena gelditzen zaigu, ia 500 metroko desnibela Gorbeiako tontorreraino, Arranbaltza (1253m) aldetiko igoeratik. Zastegiko bordara jeitsiko gara lehenik eta bertatik esandako senda jarraituko dugu. Toki ezinhobea zerbait jan eta atsedena hartzeko lau orduko bidearen ondoren. Itzuleraren bigarren zatian Arralde (945m) puntarainoko bidea egingo dugu mendilerroari jarraiki Atxuriko magaletik, hortik Saldropora jeisteko Bastelarra lepoko basoko pista zabal batetik.
|
![]() |