GIZABURUA trikuharria

Tipo Trikuharria.
Zona ELOSUA - PLAZENTZIA.
Secuencia cultural Neolito-Brontzea.
Descubrimiento J.M. Barandiaran Ayerbe (08-07-1921)
Ubicación
· Alt.: 764 m.
· WGS84 43.186225 lat., -2.395418 long.
· ED50 30T X.549235, Y.4781881
· Ubicación exacta (~25m)
Autenticidad Zalantzarik gabea.
Estado Egoera onean.
Cerca IRUIYA trikuharria, Pagomuneta I tumulua, SABUA trikuharria, Atxolin mendia, ATXOLIN trikuharria, Atxolin Txiki II Oeste zista, ATXOLIN TXIKI tumulua, AIZKOIN trikuharria, PAGOBEDEINKATU tumulua, San Andres ermita, Gortazar - Karakate zista, NAASIKO GOENA tumulua, Kortazar / Muneta mendia, San Lorentzo ermita, Ermita ermita.
images
GIZABURUA
Dólmen Gizaburua (Marzo 2019) ©campoarrondo

Localización

Irukurutzetara igotzen den bideska eta Urteaga Zelaiarantz igotzen diren bidegurutzetatik gertu. Iruiya trikuharria 450 m. HErantz dago.

Descripción

2016. urteko urtarrilan Soraluzeko Udalak bi lursail erosi zituen Karakate-Hirukurutzeta mendilerroan, bertan dagoen Gizaburua tumulua babestu eta mendigaineko lurrak bereganatzen jarraitzeko.

2016an Gizaburua tumulua induskatzea erabaki zuten, batez ere aurretik induskatu gabea zelako. Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta, bolondres talde batek irailean ekin zion lanari.

Ingurua garbitu eta tumulua induskatu zuten. Aurki konturatu ziren Gizaburua ez zela harripilo soila, harriak eraztun moduan jarrita zeudela. Eta erdian ekialde-mendebalde norabidea duen harlauza handia topa zuten, pitzatuta; ganbararen zatia zen.

Aurkikuntza honek erakusten du Gizaburua trikuharria dela. Ordura arte tumulua zela uste zen: jakina zen hilobi bat estaltzeko erabili ohi zen harri-multzoa zela, baina ez zen ezagutzen zein hilobi mota gordetzen zuen azpian. Hilobiaren ganbara aurkituta, trikuharria zela baieztatu da.

Azpian azken aldiz erabilia izan zeneko arrastoak ere aurkitu zituzten, kremazio-erritu batekin lotuta: zeramika puskak eta erraustutako giza hezurrak, kaskezurrak eta behatz-hezurrak hain zuzen. Azken erabilpen hori Azken Brontze Aroan edo Burdin Aroan (K.a. 1.200-700 urte) kokatzen dute adituek, trikuharri horretan garai hori baino lehenagoko piezak aurkitu badituzte ere.

Aranzadiko Jesus Tapia esan zuenez, Gizaburua kutizi historikoa da: nahiz eta José Miguel de Barandiaránek albo batera utzi, gutxi balio zuelakoan, benetako bitxiak gordetzen zituen.

Tamalez, eguraldi txarrak indusketa kanpaina eten zuen. Hurrengo urterako indusketaren bigarren zatia utzi zuten; hau da, trikuharriaren azpia arakatzea eta antzina beste erabilpenik eman zitzaion ezagutzea, adituek uste baitute Neolito (4.500-2.500 urte k.a) eta Antzinako Brontze Aroen bueltan (2.000 urte k.a) koka litekeela aipatutako megalito hau.

Iturria: http://www.sorapedia.eus/wiki/Gizaburua_tumulua._Indusketak_(eu)

Zaharra:
Industzaileek ziotenez: 0,30 m. altuerako harrimetaketa, erabat nahastua eta zulo ugarirekin bere barnean. Bertako basaltoak. Bere aintzinatasun prehistorikoa zalantzazkoa da.

AdjuntoTamaño
20-10-01-11 Dolmen Gizaburua.pdf3.72 MB

J. M. BARANDIARANek aurkitua 1920ean eta ez zuten industu. Aranzadi Zientzia Elkarteak industua 2016an.

Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Imágenes

***

***

***

***

***

**

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****