ARRIBIRIBILLETA zutarria

Tipo Zutarria.
Zona ELOSUA - PLAZENTZIA.
Secuencia cultural Neolito-Brontzea.
Descubrimiento J.M. Barandiaran Ayerbe (1921-07-02)
Ubicación
· Alt.: 896 m.
· WGS84 43.176653 lat., -2.370400 long.
· ED50 30T X.551276, Y.4780833
· Ubicación exacta (~25m)
Autenticidad Egiazkoa ematen du.
Estado Nahiko egoera onean.
Cerca IRUKURUTZETA trikuharria, Irukurutzeta mendia, IRUKURUTZETA tumulua, KUTZEBAKAAR tumulua, Aitzpuruko Zabala etxola hondoa, AITZPURUKO ZABALA trikuharria, NAASIKO GOENA tumulua, KEIXETA tumulua, Azkonazulueta trikuharria, PAGOBEDEINKATU tumulua, KEIXETAKO EGIYA ipar tumulua, KEIXETAKO EGIYA hego trikuharria, AIZKOIN trikuharria, ATXOLIN TXIKI tumulua, Atxolin Txiki II Oeste zista, ATXOLIN trikuharria, Atxolin mendia, MAURKETA tumulua, SABUA trikuharria, Elosumendi / Kerexeta Goiegia mendia.
images
ARRIBIRIBILLETA
Arribiribilleta zutarria ©Jose

Localización

Irukurutzeta eta Kurutzebakar gailurren artean dago eta Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoaren parte da. Itsas mailatik 896 metrotara dago.

Descripción

3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharritzat hartu zuten, etzanda zegoelako.

2012 urtetik aurrera Trikuharrien ibilbidea egitasmoaren baitan burutu diren ikerketek zera ondorioztatu dute: Arribiribilletako monumentu megalitikoa zutarria da, eta ez trikuharria, orain arte uste zen bezala. Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen zutarri hau zutik zegoen duela 4.000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita. Azken teorien arabera, orain dela 200 bat urte edo bota zuten lurrera, frantsesada garaian.

Iturria: Iturria: http://www.sorapedia.eus/wiki/Arribiribilleta_zutarria_(eu)

AdjuntoTamaño
ARRIBIBIRIBILLETA.pdf174.91 KB
20-12-04-01 Monolito Arribiribilleta.pdf2.68 MB

Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko etorri zirenean. (Irukûtzetatik ez urruti, mendebalderutz, ertz borobildutako hareharria dago, 3,50 metro luze, 1,65 zabal eta 0,30 lodi duela. Lekuak harri honetatik hartu du izena (Arribiribilleta = borobildutako harriaren tokia). Harria beste nonbaitetik ekarria ematen duenez, inguruan indusketak egitea erabaki genuen. Teila zatiak eta ikatz puxkak atera ziren, mugarri azpian jartzen ohi direnak benetakotasuna adierazteko.) .................................................................................... 2002 urtean J. Altuna, L. del Barrio, A. Férnandez, K. Mariezkurrena eta A. Turrillas arkeologoek trikuharria zela salatu zuten. 2012 urtean, azkenik, Aranzadiko Manu Ceberio eta Jexux Tapia arkeologoek indusketa egin zuten eta zutarria zela antzeman. Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten. Iturria: http://www.sorapedia.eus/wiki/Arribiribilleta_zutarria_(eu)

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

****

Arribiribilleta en pie

Desde el 3 de septiembre de 2014 el menhir de Arribiribilleta está en pie,gracias a Aranzadi, Diputación, Ayuntamientos, etc...
Coloco un vídeo para visualizar su colocación.

https://www.youtube.com/watch?v=suK5Zqq1ogk

Excavación dólmen Arribiribilleta

El 12 de Mayo encontré este dólmen en situación de excavación. Añado unas fotos de su estado

menhir

¡Hola campoarrondo! Resulta que no es dolmen, ya que después de excavarlo, los arqueólogos han visto que es un menhir.

Menhir Arribiribilleta

¡Hola Irundarra!.Gracias por sacarme de dudas,con la certeza de ser Menhir Saludos.