J.M. Barandiaran Ayerbe

Joxemiel Barandiaran Ayerbe

Saltarri zutarria Alotzan

Lurrean etzandako monolitoa. 3,15 m. luzerako harkoskoa, eta 0,60 eta 0,30 m. tarteko zabalerakoa. 0,15 m. irtetzen da lur gainean. Bi zatitan, 2,05 eta 1,10 m.takoetan, puskatua. Bere ardatz nagusiak E-Mko norabidea du. Bertako kareharria.

...

Trikuharri labur irekia. Tumulua 12 m. diametrokoa eta 0,95 m. altuerakoa erdian. Ganbara 4 harlosak eratutako esparru errektangular bat da, estalkirik gabea, eta zorua lauzatua duena bi edo hiru harlosatxo hilaraz. Norabidea 140ºtakoa da. Ganbara-harlosak inguruko hareharrizkoak dira; tumulua bertako kareharrizkoa eta inguruko hareharizkoa.

...

Trikuharria. Tumulua 7 m. diametrokoa eta 0,80 m.tako gehiengo altuerakoa. 1921ean harlosa bat (1,80x0,90x 0,20 m.takoa) zuen zutik bere erdian, E-Mko norabidean, eta beste lau tumulu gainean zabalduta. Gaur egun, erdian, krater bat du 3x2 m. diametrokoa eta 0,40 m.tako sakonerakoa, Iparralderantz zabaltzen dena. Bere zoruan 1x0,60 m.tako harlosa bat dago etzanda. Bertako basaltoak.
Indusketan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.

...

Trikuharri labur irekia. Tumulu zirkularra 10 m. diametrokoa eta 0,50 m.tako altuerakoa. Ganbara, esparru errektangular bat, 3 harlosaz osatua dago, alboko 2ak barnekaldera piska bat okertuak daudelarik. Iparralderanzko norabidea. Bertako hareharriak.

Bihurgune horretan zegoen nonbait trikuharria

Trikuharri labur itxia. Induslariek ziotenez, 1917an: Tumulu zirkularra. Ganbara, 4 harlosak eratzen duten espa-rru errektangularra da (1,90x0,88 m.takoa). Bere ardatz nagusiak MIM-EHEranzko norabidea du. Estalki-harlosa (2,05x1,45x0,22 m.) harrimetakeran barrenera mugitua dago. Bertako kareharriak. Gaur egun desagertua.

...

Trikuharri labur itxia. Tumulua 5 m. diametrokoa eta 0,45 eta 0,10 m. tarteko altuerakoa. Industzaileek ziotenez, 1917an: 4 harlosaz osatutako ganbara, esparru errektangular itxia eratuz, bere ardatz nagusiak IM-HEranzko norabidea duelarik. Tumulu gainean, ganbara-gertuan, bi harlosa gehiago, agian estalki-zatiak.
Gaur egun: Ganbara eskuadran dauden 2 harlosaz eratua dago, bata IEan eta bestea HEan, kareharrizkoa bata eta hareharrizkoa bestea. Tumulua bertako kareharrizkoa.

Uelogoena II H. trikuharria (2018)

Trikuharri labur? irekia. Tumulua 8 m. diametrokoa, 0,30 m.tako altuerarekin hegoaldeko arkuan eta gainontzekoan lur-parean. Industzaileek ziotenez, 1917an: Ganbara, 5 harlosakoa, esparru errektangular bat osatuz, estalkirik gabea, Ekialderantz irekia. Gaur egun zeharo itxuragabetua dago, bere erdiko zulogunean harkosko hondar ugari duelarik. Bertako kareharriak.

No photo

J. M. BARANDIARANek (1953) zionez: Trikuharria. Ganbara errektangularra, 3 harlosakoa, estalirik gabea, eta ia nabarmentzen ez zen tumuluarekin. Bertako kareharriak.

Labeo trikuharria

Trikuharria. Tumulua 14 m. diametrokoa I-H eta 12 m. E-M eta 0,50 m.tako altuera. Erdiko kraterrak, 2,50 m.tako diametrokoa eta 0,40 m.tako sakonerakoa, bere Ekialdeko eta Mendebaldeko muturretan bi harlosa ditu zutik I-Mko norabidean. Inguruko kareharriak.
Monumentua oso nahastua dago. Badirudi, ganbara-eremua txabola baten eraikuntzarako aprobetxatua izan zela garaien batean.

Jentillarriko  trikuharria

Igargu-hilobia. Tumuluak, 15 m. diametrokoa, bere mendebaldeko arkua asko jeitsia du eta ekialdean 1 m.ko altuera. Monumentuaren esparrua 18 harlosaz eratutako eremu errektangular bat da, gutxi gora-behera 6,50 m. lu-zerakoa. Hau ia lurretik azaleratzen ez den beste harlosa bategatik zatikatua agertzen da, gutxi gora-behera bere erdian. Norabidea 150ºtakoa da. Harlosak kareharrizkoak. dira, hareharrizko 4 ezik. Tumulua kareharrizkoa, eta bakar batzu hareharrizkoak. Estalki-harlosa (ziur aski, jatorrikoaren zatia), lekuz aldatuta zegoena, dela gutxi izan da jarria gaur egungo tokian.