J.M. Barandiaran Ayerbe

Joxemiel Barandiaran Ayerbe

Túmulo Naasiko Goena   (Abril   2015)

Tumulu zirkularra 9 m. diametrokoa eta 1,50 m.tako altuerakoa. Zanga batek, 7,50 m. luzera, 2 m. zabalera eta 0,80 m. sakonerakoak, zeharkatzen du iparraldeko arkuaren erditik hegoaldeko muturreraino. Bertako basaltoak.

Aballarriko trikuharria

Trikuharria. Tumulua 8 m. diametrokoa eta 0,30 m. altuerakoa, oso zabartua. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,20 m. sakonerakoa, bi harlauza etzanak daude. Hegoaldeko sektorean, tumulu gainean, beste harlosa bat dago eroria. Bertako hareharriak.

Aitxu trikuharria

Trikuharri luze irekia. Tumulu zirkularra 7,50 m. diametrokoa, ia bertako lurraren mailan. Ganbara 8 harlosak eratzen duten esparru errektangular bat da, estalkirik gabea. Hegoalderanzko norabidea du. Bertako hareharria.

No photo

Bi harrespil tangente dituen multzoa. Gaur egun suntsituak.
J. M. BARANDIARANek dionez:
1.- Harrespila. 4,70 m. diametrokoa I-H eta 4 m. E-M. Gutxi altxatzen diren 9 lekukok eratzen dute. Bertako hareharriak.
2.- Harrespila. 7 m. diametrokoa I-H eta 6,90 m. E-M. Gutxi altxatzen diren 20 lekukok eratzen dute. Bertako hareharriak.

...

Trikuharri luzea? Igargu-hilobia?. Tumulu oso jeitsia eta itxuragabetua, 10,50 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterra 3,60 m. diametrokoa eta 0,40 m. sakonerakoa da. 1919an oraindik 6 harlosa kontserbatzen ziren, batez ere Iparraldeko alboan, oinaldea harkoskoz kaltzatua zutelarik. Hauei esker esparru errektangular luzeka bat susmatzen da, E-M norabidekoa. Gaur egun, soilik zutik dauden hiru, iparraldeko kuadrantean, E-M lerrokatuak, beste harkosko eta harlauza batzuen artean, kontserbatzen dira. Bertako hareharriak.
Ekialdeko kuadrantean Urdiain eta Ataungo muga dago.

...

Trikuharri luze irekia?. Tumulu zirkularra 15 m. diametrokoa eta 1,60 m. altuerakoa. Industzaileek ziotenez, 1919an: Ganbara zutik zeuden 6 harlosaz, batzu mugituak, eta bere ekialdean dagoen estalki zati batez eratua zegoen. Ekialderantz irekia.
Gaur egun: Zeharo desegina, ez du ganbara-harlosarik. Erdian krater haundi bat du, 2,50 m. diametro eta 0,85 m. sakonerakoa, 2 m.tako zanga erara zabaltzen dena tumuluaren ekialdeko muturreraino. Kraterraren erdian Ataun-Bakaikoa-Iturmendi udalen mugarria ikus daiteke. Bertako hareharriak.

Iskulin trikuharria

J. M. BARANDIARANek zionez: Trikuharria. Tumulua 16 m. diametrokoa. Ganbara 3 harlosakoa. Argitaratutako oin-planoak dionez, alboko harlosa bat falta diezaioke, trikuharri labur itxi bat dirudi. Ardatz nagusiaren norabidea IE-HMkoa da.
Gaur egun: Tumulua 9 m. diametrokoa eta 1 m. altuerakoa. Erdiko kraterrean, 3 m. diametrokoa eta 0,80 m. sakonerakoa, harkosko bakar batzuk ikus daitezke. Tumulu gainean badaude beste harkosko batzuk, 0,90x0,60x0,13 m.ko bat azpimarragarria delarik. Bertako hareharriak.
Bere endekapen haundia gaur egun duen ehiza postu erabilerari zor zaio.

Trikuharria

Trikuharri labur? irekia. Tumulu zirkularra 12 m. diametrokoa eta 0,50 m. altuerakoa. Ganbara, 4 harlosak eratzen duten esparru errektangular itxi bat da, bere barnea jeitsia duena. Estalkirik ez du. Mendebaldeko harlosan gurutze bat du tailatua. Norabidea 90ºtakoa da. Bertako hareharriak.

Balenkaleku Hego trikuharria

Trikuharria. Tumulu zirkularra 18 m. diametrokoa eta 1,85 eta 1,10 m. tarteko altuerakoa. Ganbara, industerakoan, zutik zeuden hiru harlosek, E-M norabideko esparru bat mugatzen zutenek, eta beste bi harlosa mugituak, agian estalki-zatiak, osatzen zuten.
Gaur egun erdian krater bat du, 4x5 m. diametrokoa eta 1,10 m. sakonerakoa, non soilik, zutik dagoen harlosa bat, barnekaldera okertua, eta beste zati batzuk gelditzen dira. Bertako hareharriak. Tumulu gainean mugarri bat dago, Idiazabal eta Altsasuko udal-mugak banatzen dituena.

...

Tumulu zirkularra 11 m. diametrokoa eta 1,50 m. altuerakoa. Harrizko horma batez eta 1,20 m. zabalerako eta 1 m. sakonerako zanga batez, probintzi-muga direnak, zeharkatuta dago E-M norabidean. Bertako hareharriak. Tumulu gainean mugarri bat dago, Ataun eta Urdiaingo udalen muga dena.