J.M. Barandiaran Ayerbe

Joxemiel Barandiaran Ayerbe

Túmulo Keixetako Egiya Ipar   (Abril  2015)

Tumulua 11 m. diametrokoa E-M eta 9 m. I-H, 0,80 m.tako gehiengo altuerarekin. Kraterra, 4x2,50 m. diametrokoa eta 0,70 m.tako sakonerakoa, gaur egun kontserbatzen den tumulu zatian, Iparralderantz deszentratua dago. Bertako basaltoak.

Maurketa tumulua

Tumulu zirkularra 16,50 m. diametrokoa eta 1,60 eta 0,75 m. tarteko altuerakoa. Erdian krater haundi bat du, 5 m. diametrokoa eta 1,30 m. sakonerakoa, Ekialderantz zabaltzen dena, tumuluaren muturreraino. Indusketan zehar, bertako zoruan zulatutako hobi bat azaldu zen. Bertako basaltoak.

Túmulo Keixeta   (Abril   2015)
Dólmen Agerreburu    Mayo 2013

Trikuharria. Tumulua 11,50 m. diametrokoa eta 0,75 m.tako gehiengo altuerakoa. Erdiko kraterrean, 1,50x1 m. diametrokoa eta 1 m. sakonerakoa, ganbara-harlosen hondarrak daude. Hauetako bi, zutik daude, angelua eratuz, Ekialdeko bertizean. Tumulu gainean beste harlosa batzuen zatiak daude. Bertako basaltoak eta kareharri tupatsuak.

Tontorra

Trikuharria. Tumulua 19 m. diametrokoa eta 1,80 m. altuerakoa. Erdian krater haundi bat du, 5,50 x 4 m. diametrokoa eta 0,65 m. sakonerakoa, bere hegoaldeko muturrean harlosa bat 1,50 x 0,40 x 0,30 m.takoa duelarik zutik, E-M norabidean. Bertako basaltoak.

--
...
...

Tumulu zirkularra 5 m. diametrokoa eta 0,15 m. altuerakoa. Bertako hareharriak.

...