Rutas: CantabriaLurraldeakIbilbide motaSubmitted by Jose on 2011, Mayo 12 - 23:10.
Submitted by Jose on 2009, Abril 25 - 11:36.
Karrantza eta Villaverde lotzen dituen La Escrita mendatea eta Burgüenoren artean gorabehera gutxiko mendi-bizkar bat luzatzen da. Jarraian azaltzen den ibilbideak mendi-bizkar hori jarraitzen du Burgüenoren barrenean dagoen Campo de Ribacoba lepora iritsi arte, eta ondoren ezkerraldetik inguratzen du, beti igoera bide errazaren bila, tontorra hegoaldetik harrapatzeko.
Submitted by ietxaburu on 2008, Noviembre 30 - 22:19.
Peña Prieta, Palenciako ipar aldean dagoen “Fuentes Carrionas”eko parkean dagoela esan daitekeen arren, 300/400 metroengatik Cantabria da. Ondoren deskribatutako bidea, Palenciako Cardaño de Arribatik hasten da.
Submitted by Jose on 2008, Noviembre 24 - 22:50.
Jarraian azaltzen den ibilbidea, Artzentaleseko auzoa den Santa Cruzetik abiatzen da, Alen igo, handik Betaiora arteko mendi-bizkarrean zehar ibili, eta bigarren tontorra egin ondoren, Santa Cruzera itzultzeko. Tontor hauek, Enkarterrietako eta Kantabriako ekialdeko kostaldeko paisaietaz gozatzeko behatoki apartak dira. Horretaz gain, duela gutxira arte bizirik egon diren zenbait mehatz ustiapenen aztarnak ikusi ahal izango ditugu bidean.
Submitted by Jose on 2006, Octubre 13 - 22:47.
Fuente Déko teleferikoaren azpialdean dagoen aparkalekutik abiatuko gara. Aurrez aurre, gainditu beharreko lehenengo oztopoa dugu: teleferikoak minutu gutxitan gainditzen duen 800 metrotako kare-haitzezko hormatzarra. Hormaren erdialderarte igotzen den bidea garbi ikus dezakegu, ezkerretik eskuinera belarrezko maldan zeharka igotzen. Baina hortik aurrera nekeza da bideak nondik jarraitzen duen antzematea, eta badirudi ez dagoela horma gainditzerik eskalatu ezean. Badago ordea bide bat. Teleferikoaren goiko geltokia (El Cable) baino dezente ezkerrerago, hormen artean zirrikitu bat antzematen da. La Jenduda kanala. Horma gainditzeko dugun pasabidea. Horma gaindituta, igoeraren erdia gainditua izango dugu. Horcados Rojos leporantz doan bidea jarraituko dugu, Cabaña Verónica baino zertxobait lehenago bidea utzi, eta La Canalona lepora igo ondoren Peña Vieja mendebaldetik igo dezagun.
Submitted by JFdeA on 2006, Junio 25 - 13:15.
Toranzo(Pas) eta Iguña(Besaya) bailaren artean dugu Espina del Gallego mendizerra eta puntu gorena Cildá.
Submitted by JFdeA on 2006, Junio 12 - 10:37.
Espinosa herritik aurrera egin eta Machorras/Lunada bidegurutzean azken honetatik abiatu eta 7. kilometroraino heldu berton hasten baita ibilaldia. Seinale berdeak hasiera-hasieratik daude eta, ostean, 66 Il.ekoak, zuri-horiak.
Submitted by JFdeA on 2006, Abril 3 - 12:23.
Las Enguinzas Cantabriako Trasmiera ingurunean kokaturik dago, Miera eta Pas ibaien artean, Cantabriaren Ean. Karts tokia dugu, Era dauden Hornijo, Mortillano, Lusa Haitza eta abarren jarraipena Cantolla herritik Mironeserako errepidea hartu eta Mra ateratzen den porlanezko bidea hartu. Ostean gurdibide bihurtzen da eta aurrerago bide. Alboetara ateratzen diren bidezidor guztiak utzi eta bide nagusia jarraitu 527mko leporaino, aurrean Cuspedroso ingurunea dugu. Bide nagusitik jarraitu hurrengo leporaino, Castrejon(662m). Bertotik Hrantz abiatu gara bidezidor batetik Castrejon tontorra Era uzten dugularik. Hurrengo lepoan Hera Gure gaurko lehen helmuga, Enguinzas.
Submitted by Jose on 2005, Septiembre 21 - 00:00.
Asón mendatetik abiatuta, Brenavinto sakonunea ingurutako dugu, karaitzezko hormen gainetik, Las Hazas del Respiradero arrakala pasatu, eta hosto erorkorreko baso trinko bat zeharkatuko dugu, eremu irekira irten eta Colina tontorrera iristeko. Ibilbide lasaia, eta paisaia zoragarri batetaz gozatzeko aukera ematen duena.
Submitted by BatenBat on 2005, January 8 - 01:00.
Partimos desde el puerto de la Escrita,a escasos metros del cartel que anuncia la entrada en Bizkaia.Alli mismo nace una pista que asciende entre prados y pinares por toda la loma,conduciendonos derechos a las campas que rodean la cima.Quienes prefieran una ascension mas relajada,pueden realizarla por el camino que rodea el Armañon por la derecha y nos permite ademas ver de cerca el escarpado pico Jorrios.
|