Adi
Euskal Pirinioko mendi handietako bat da Adi, bai bere altueragatik eta bai inguruetan handiagorik ez duelako. Urkiagako mendatetik abiatzen den igoera da errazena, baina askoz igoera politagoa egin daiteke Urepeldik abiatuta, Izterbegi ere bidean zapalduz. Jaisteko Iturrunburu aldera jo dezakegu, bide beretik ez itzultzeko.
Lotutako orriak
[ibilbide] .. Adi,
[ibilbide] Urepel .. Adi,
[track] Sorogain .. Adi,
[track] Urkiagatik Adiraino,
[ibilbide] Pilotasoro eta Adi Sorogaindik,
[ibilbide] Adi eta inguruko megalitoak Urkiagako mendatetik. ,
|
|
Mendi lainotsua
Bizpahirutan izana naiz bertan lainoa tartean nuela. Bakarrik behin nire hego haize kuttunarekin.
Mendiak bere alboetatik ditu bi bide mitikoak: Urkiaga eta Sorogainetik. Biak dira ederrak, aukeran Urkiagakoa aukeratuko nuke.
Urkiagan, Eugitik igota, eskubira jo behar duzue. Ezkerreko bideak Okorora eraman gaitzake hurrengo batean.
Pistak zenbait kurba egiten ditu baso zoragarrian barrena, Mikel Anabitartek adierazi lez. Basotik ateratzean, hesi luzera aterako gara. Hesia gurutzatu eta ekin zuzen, eskubira, aldapa gogorrari. Behin gandorra erdietsita, ezkerretara jo, zilindrora iritsi arte. Bistak sekulakoak, Saioaren parekoak, Pirinioa gertuago dagoen abantailarekin.
Adi mendia
Baten bat harrituta geratuko da, baina nire ustez Adi Euskal Herriko mendirik ederrena dugu. Atzo bertan egin nuen igoera Urkiagatik. Zoragarria! Ez naiz nekatzen joaten, gogokoen dudan aroa ekaina, uztaila delarik. Bertako pagadia sekulakoa da. Nekez aurki daiteke hor baino paraje egokiagorik bazkaldu eta siesta botatzeko. (Beste batzuk hondartzak nahiago dituzte. Hor konpon ez dakite bizitaz disfrutatzen!
Eugi abiapuntu ADIra igo
Neguan igota, elur beteta eta haize zakarrak jota ez zen oso gustukorik, beraz beste urtaro batean bueltatzea egin beharra, nahiz eta merezi zuen igoerak.