Pilotasoro

Enviado por zuriain el 2009, Julio 21 - 11:49.
Altitud 1306 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.627722, Y.4762851
WGS84 43.005736 N, -1.434188 E.
Nombres alternativos Kixarramun
Puntos de partida Zilbeti, Sorogain
Cerca LIZARTZU harrespila, Adi mendia, Egietako gain mendia, AGATUNGO LEPOA harrespila, ARATUN etxola hondoa, EZPELONDO harrespila.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Pilotasoro
Pilotasoro Adiko azken aldapatik ©zuriain

Bat baino gehiago dira Pilotasoro izeneko mendi eta tokiak Euskal Herrian. Nafarroan bitxienetakoa Txaruta-Garmendia mendikatekoa izanen da, bere kokapen ikusgarria dela eta. Antza denez, artzainak halako tokietan biltzen ziren pilotan jolastera. Hormarik ezean, tenisaren moduko jokoa omen zen.
Pilotasoro mendi zapal samarra da, eta paisaia oso mugatuak ikusiko ditugu gailurretik. Hala ere gain hau aitzakia ederra da Adi erraldoia beste bide batetik igotzeko, eta Sorogaingo bazterrak hobeki ezagutzeko... bidenabar bide ibilienetako jendetza saihesteko.
Bai Zilbetitik abiatuta bai Sorogaindik (errepideko 2.kilometroan, ezkerraldean hasten den pista) pista zabaletan barrena ibili beharko dugu lehen kilometroetan, bide zaharrak galdurik baitaude gaur egun. Sorogain aldeko pagadia oso garbia denez, basoan zehar egin genezake jaisterakoan. Lizartzuko lepora iritsita (1052m) iparraldera joko dugu. Pistak mendebaldetik inguratzen du Pilotasoroko gailur oihantsua, beraz basoan zehar ekinen diegu azken metroei, gailurreko kairn handia aurkitzeko.
Adiraino jarraitu nahi izanez gero, pistara itzuli eta aurrera egin besterik ez dugu egin beharko. Basoa atzean utzita, paisaia ezin zabalagoak miresteko aukera izanen dugu. Jaisteko Adatun lepora joan gintezke eta bertatik Sorogainera jaitsi GRko markak jarraituz (aukera dago Adira igo gabe Adatunera zuzenean joateko)

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

Related nodes