Pinudiak hartuta dago gehien gehienean, baina ikuspegi zabala du tontorretik Hernani aldera. Tontorra bi muinotan banatuta dago, bata harritsua, hiru buzoirekin eta otez josia bestea, harrizko oroigarri batekin.
Historiaurreko aztarnategi ugari aurki daiteke bere inguruan. Aipamen berezia merezi du Muniskueko estazio megalitikoak, izan ere zutikako harriez osatutako hiru cromlech ikusgarri aurki daitezke oso eremu txikian. Muniskuera heltzeko bide aproposena Bisisarobe aldetik abiatzen da, pinudian barrena doan pista zabal bat, Oindiko suebaki nagusiko aldaparen hasieran eskubi aldetik bereizten dena.
Ibilbidea luzatzeko Aballarri aldera jo dezakezue, Adarraraino nahi izanez gero. Adarrara jotzeko bezala, Urnieta aldeko Besabi edo Besadegi sagardotegia da abiapunturik erabiliena.