MULISKO GAINA harrespila

Tipo Harrespila.
Zona ONDDI - ADARRA - MANDOEGI.
Descubrimiento J.M. Hernández, L. del Barrio, L. Millán San Emeterio (1956 - 1976 -1978)
Ubicación
· Alt.: 419 m.
· WGS84 43.228297 lat., -1.946469 long.
· ED50 30T X.585660, Y.4786915
· Ubicación exacta (~25m)
Autenticidad Zalantzarik gabea.
Estado Oso kaltetuta.
Cerca MULISKO GAINA zista, MULISKO GAINA zutarria, Oindi mendia, ONDDI zista, POZONTARRIko Lepoa trikuharria, SARASKORRI trikuharria, URTEAGAKO ZABALA zista, ABALLARRI trikuharria, San Antonio ermita, AMUNOLA harrespila, ARLEORko zabala harrespila, Aballarri mendia.
images
MULISKO GAINA
... ©inaxio

Localización

Onyi mendiko hegoekialdeko sahietsaldeko zabalgune batean, Hernani-Urnieta udalen muga-norabidea aldatzen den tokian, mugarri ondoan. Muliskoko lepotik 200 m. Mendebaldera. Pozontarri trikuharria 1 km. Mendebaldera kokatzen da.

Descripción

Lau 4 harrespilek, zista bikoitz batek, monolito batek eta 2 egitura zehazgaitzek eratzen duten multzoa. Bertako hareharri eta konglomeratuak.
1.- Harrespila. Diametroa, 5,60 m.takoa I-H eta 5,45 m. E-M. 31 lekukok osatzen dute, 1,47 m.tako altuerako bat nabarmentzen delarik.
2.- Harrespila. 3,05 m. diametrokoa. 12 lekukok osatzen dute, 1,75 eta 1,45 m.tako altuerako bi azpimarragarriak direlarik.
3.- Harrespila. 4,80 m. diametrokoa I-H eta 4,30 m. EM. 18 lekukok osatzen dute, 1,45 eta 1,40 m.tako bi azpi-marragarriak direlarik. Bere barnean, iparraldeko sektorea-rekin tangente, egitura anular bat du, 1,80x1,10 m.takoa, neurri txikiagoko lekukoz osaturik eraztun-egitura bat du.
4.- Harrespila. Baso-pista batek suntsitua industu aurretik. Bere hegoekialdeko arkuan 3 lekuko ditu.
5.- Zista bikoitza, bata bestearen ondoan dauden oin errektangularreko bi esparruz osatua dago. Bakoitzak bere harlosa du zorua antolatuz, E-Mko norabidean, 1,30x0,60 eta 1,20x0,54 m.takoak. Iparraldeko alboa, zutik ezarrita eta kanporantz okertuta (1,80x0,75x0,20 m.) dagoen harlosa batek osatzen du. Dena 7 m. diametroko eta 0,35 m. altuerako tumulu batean barnesartzen da.
6.- Monolitoa zutik (aurkitu zenean lurrean etzanda), 1,52 m.tako altuerarekin lur gainean (lur azpian beste 0,40 m. ditu), 0,45 m. zabalera oinaldean eta hor bertan 0,35 m.tako lodiera.
7.- Egitura zirkularra 0,93 m. diametrokoa, 7 lekukoz eratua, hauetako bat bakarrik dagoelarik lurrean sartuta.
8.- Harri-meta, zutik dauden 5 lekukoz inguraturik bere Iparraldean. Bere erdian 1,18 m.tako luzerako harlosa bat dago etzanda.

AdjuntoTamaño
CromlechsMulisko-gaña.pdf5.09 MB

J. M. HERNANDEZek aurkitu zuen, 1956ean, harrespil 1eko lekuko nabarmenena. 1976ean. L. MILLANek harrespil 1a eta 2a, eta 1978an, L. del BARRIOrekin harrespil 3a eta monolitoa. Multzoa X. PEÑALVERrek, 1983-85 tartean, industu zuen eta ondoren berriztatu.

Fuente: Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (Aranzadi Zientzia Elkartea).

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***


***

***