Petrechema

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 2366 m
Sistema
Location ED50 30T X.685142, Y.4752764
WGS84 42.903166 N, -0.733465 E.
Nombres alternativos Pic d'Ansabère, Petretxema
Puntos de partida Belagua, Zuriza.
Cerca Sobarcal mendia, Acherito mendia, CABANES D'ANSABERE harrespila, CABANES D'ANSABÈRE etxola hondoa, Budogia mendia, BARRANCO ACHERITO trikuharria, Hiru Erregeen Mahaia mendia, ANSABÈRE harrespila, ANSABÈRE tumulua.
Provincia Bearn, Huesca.
Categorías EHMK.
images
Petrechema
Hiru Erregeen Mahaira Igoeratik ©Enezubi

Ez dago berez Euskal Herrian, baina bai oso gertu, Hiru Errege Mahaitik oso gertu eta tentagarri inguru hartan dabilen edozein mendizalerentzat. Mendi ikusgarria da, Ekialdeko aurpegia batez ere argazki nagusian ikus daitekeen bezala. Igoera erraza du ordea, aldapa luze bat besterik ez da Hoya de la Solanatik hasi eta tontorrerainokoa. Beno, hori ere ez da egia, izan ere, ondo begiratuz gero, Pirinio osoko tontorrik zailenetako bat izango da bere benetako tontorra, edozein mendizale irits daitekeen lekutik oso metro gutxira baitago: amildegi bat dago bien artean eta bertan ikusten den haitza (tontorra) metro pare bat altuagoa da (begiratu ongi argazki nagusiari). Eskalatzaileen erreinua da ordea beste alde hori. Elurra denean ere erraz igotzeko moduko mendia da, baina kontu egin behar da iparraldeko amildegiaren ertzean pilatzen den elurretan ertzera gehiegi arrimatu gabe, elurra zintzilik egon baitaiteke. Hegoaldeko ertzetik ere igo daiteke, baina aldapa handia da. Ikuspegi zabala.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

**

***

***

***

****

**

**

**

***

***

***

***

***

***

**

***

**

****

****

erresa

kaixo mendizale guztiei ni mutilokoa naiz goerrikoa ta aurten igo det pretetxema ta erraza da nik 2 hordutan igo nun ta kriston gustoa oaingo ontan hiru errege maila tokatzen zait

Auñamendi 2

Onar ezazue euskal pirinioko edozein tontorretik begiratuta Auñamendirekin nahas dezakezun mendia dela. Askotan pasatzen zaio jendeari. Egia esan, tontor maitagarria da. Iru Erregera hurbiltzen zaren lehen bisitan, guztiok egin izan duguna, Petretxeman fijatzea izan da, pentsatuz nola demontre duen horrelako forma (batez ere Linzako lepotik). Eta hurrengo batean bueltatzea deliberatu izan dugu. Egia esan, niri Iru Errege baino gehiago gustatzen zait, errazagoa izatearekin batera.
Abiapuntua Linzako aterpetxean eta norabidea betikoa Linzako leporaino. Bertara iristean, la Solanako bidea ekidin eta jo zuzen Petretxemaren oineraino. Azkenengo aldapa gozatuz igo, merezi du eta. Bistak oroitzekoak benetan. Pedroso edota Carl Lewis sentitzen bazarete, proba eta egin salto Ansabereko orratz handira... .

OSO POLITTE!

gUK gaur igo deu ta oso politte da!Lintzatik habiatu ta pagadi polit batetik sartu ta bidea oso ondo markauta dago. Aurrerago junda eskubiko paretera igo behar da derrepente eta hortik segi harrien artetik. Oso markauta dagi ez dago galtzerik!

mendi ederra

Kaixo nik lengo larunbatean egin nuen. Mendi ederra benetan. Guk Linzako aterpetxetik egin genuen.Hasiera ko ordubetean 600 metro igo behar duzu,lepo batera iristen zara bertan bi aukera dituzu hiru erregeen maiara joatea edo petretxemara.Guk petretxemara zihoan bidetxoa hartu genuen. Bideari segi behar zaio tontorrera iritsi arte. Bertatik ikusten diren ikuspegiak ikusgarriak dira; Midi, Bisaurin, Hiru Erregeen Maia, Atxerito, Orhi...
Mendi benetan ederra. Nik 13 urterekin egin nuen. Mendi hau egiteko zertxobait entrenatuta egon behar duzu.

neguan

petretxema neguan praktikatzen astea nai duanarentzat mendi oso apraposa da, bost hordutan herraz egiteko modukoa,zailtasun gutxikoa .crampoiak eta pioleta bearrezkoak ,besterik ez.