Budogia

Garaiera 2370 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.684972, Y.4754543
WGS84 42.919370 N, -0.734776 E.
Abiapuntuak Linzako aterpea, Belagoako Txokoa
Gertu Hiru Erregeen Mahaia, Ukerdi, Peneblanque, Petrechema, Añelarra, Auñamendi (Anie), Acherito, Lapaquiza de Linzola, Billare, Gamueta, Countendé, Soumcouy, Gorreta de los Gabachos, Lapazarra, Arlas, Laraille, Quimboa, Lariste, Txamantxoia / Maze, Chipeta.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Budogia
Budogiak bestelako itxura azaltzen du Mahaiko lepotik zuriain

2000 metroak aise gainditzen ditu Budogiak. Izan ere, Nafarroako bigarren mendia da garaierari dagokionean. Hala ere, Hiru Erregeen Mahaiatik hain hurbil izanik, badirudi apur bat zokoraturik gelditzen dela. Bere itxura muturbeltz eta gaindigaitzak ere zerikusia izanen du bazterketa horrekin. Ondorioz, gailur honetarainoko bideak urri eta bihurri izaten dira. Errazena Mahaiko lepora iristen dena da. Eskalada erraz baina zorabiagarri batek (II) gailurrean kokatuko gaitu zuzenean. Beste aukera bat Mahaiko bidean ere hasten da. Belagoako Txokoko bidea eta Linzakoak bat egiten duten kairn erraldoian bidetik atera eta Budogiako gandorra hego-mendebaldetik inguratuko dugu bidexka batetik. Handik aurrerakoa gandorraren gainaldetik ibiltzea izanen da, bidetik kanpo batzuetan eta kairn urriren laguntzaz. Azken aukera bat Belagoako Txokoan hasi eta Larreriako lepoan barrena egiten duena da. Bide luzeak Ukerdiren oinetaraino eramanen gaitu. Bertan bidea utzi eta zuzenean ekinen diogu Ukerdi eta Budogiaren arteko sakanari. Behin lepoan, gainez gain igoko gara gandorreraino.
Hoya de la Solanatik bestela ematen duen arren, Budogiako gailurra gandorraren ekialdeko muturrean dago, Mahaiaren aurrez aurre. Toki horretatik Mahaia bera txikiagoa delako irudipena sortzen baitu perspektibak.

Irudiak

***

***

***

***

***

****

****

***

***

****

****

***

***

***

***

***

***

****

***

****