Urdelar, Arnabar eta Belabieta Elduaindik
Enviado por inaxio el 2020, Enero 20 - 21:21.
Gora-behera | 700 m |
Luzera | 12 Km |
Iraupena | 3:00 - 4:00 |
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz
Loako zelaia
Aparteko zailtasunik gabeko ibilbidea, nahiz eta tarte labur batzuetan bidez kanpo ibili (Arnabarko tartea eta Belabietako jaitsiera). Loako megalitoen inguruan sasia gailenduta egon daiteke. Moa tumulua aipatzen da ibilbidea gertu pasatzen delako, baina ez da bertatik pasatzen (deskuitu egin nintzen!).
|