MunazorrotzEnviado por inaxio el 2021, Junio 22 - 21:52.
![]() Bonozorrotz, Htik ©inaxio Bada Soratxipiren Malerreka aldeko bizkar luzearen muturrean muino harritsu bat ikuspegi paregabea eskaitzen duena mendialde horren gainean, horixe da Munazorrotz. Aldapa handiak ditu hegi guztietan, baina ekialdekoa nahiko samurra da eta handik pasatzen da GR bide eroso bat neke handirik gabe gerturatuko gaituena. Badu txartelontzia tontorrean, bertan azaleratutako haitzari lotuta. Soratxipi eta bien arteko bizkarra da ibilbideari jarraipena emateko aukerarik nabarmenena: Leurtzako urtegietara etorritako bisitarien ohiko txangoetako bat da horixe.
Related nodes
[ibilbide] Soratxipi Beintza-Labaiendik,
[track] Soratxipi Beintza-Labaiendik,
[ibilbide] Oitz-Pagoaundi-Soratxipi-Oitz,
|
![]() |