LarremearSubmitted by inaxio on 2021, Septiembre 5 - 21:05.
Larremear gailurra ©inaxio Pagadiak mendean hartutako mendia, ikur berezirik gabe tontorrean. Uren banalerroan kokatuta dago eta Orokieta eta Saldias arteko errepideko Gorostietako mendatetik erraz igotzeko moduan dago, banalerroko hurrengo mendiekin batera: Erroberriko Gaina, Soratxipi. Saihestu ere egin daiteke ordea, bere iparraldeko hegia zeharkatzen duen pista zabala baliatuz. Iparraldera luzatzen den bizkar luzean Intsusako Harmalaren gailur harritsua nabarmentzen da, itxura lerdenagoarekin.
|