Silene flos-cuculi

Silene flos-cuculi
Lorea ©inaxio
Baliokideak Lychnis flos-cuculi
Fenologia Mai-Jun
Eite biologikoa hemikriptofitoa
Tamaina 20 - 70 cm
Garaiera 0 - 1000 m
Generoa Silene.
Banaketa globala Eurosiberiarra.

Petaloak sakonki zatiturik daude 4 lits desberdinetan; kaliza 6-12 mm luze da; lore-elkarte laxoa, 8 mm-tik gorako pedizeloekin; zurtoinek oinaldean ile mehe eta leun bakanak dituzte.

Ingurunea

Ihitzak, zingiradiak, belardi hezeak eta erreka-bazterrak.

Herrialdea

Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: A; arroak, Pirinio mendiak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U.

Iturria

Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudiduna

Irudiak