Rutas: Araba

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by Jose on 2012, Julio 29 - 21:53.
Categorías Gaubea
ABIAPUNTUA Ampo
Esquema Ampo – Ribera – Puron errekaren arroila
Submitted by inaxio on 2011, Noviembre 12 - 21:40.
Categorías Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Olazti
Esquema Olazti - Urdalur - Illarragorri - Araia - Egino - Ziordia - Olazti

Ibilbide guztia pista zabaletan barrena doa eta ez dago aldapa izugarririk. Zailtasun haundiena Illarragorriko igoerako azken metroetan dago, eta Umandiako hegoaldeko isurialdeko bideko "koska" pare batean. Zirauntzako iturbururako joan-etorria ere egiten du, bidetik oso gertu gelditzen delako (azken egunotako euriteen ondoren ikusgarri zegoen), baina ez da bizikletarako aproposa.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 30 - 17:41.
Categorías Araba, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Zegama eta A1 bidegurutzea
Esquema A1 eta Zegama arteko bidegurutzea - Urdalur - Kipular - Illarragorri (sahietsetik) - Larrebil - San Adrian - Beunda - Garagartza - Zegamako errepidea

Urdalur aldeko bailara inguratzen duen bidea, nahiko erosoa eta zabala gehienean. Zailtasun haundienak Kipular eta Illarragorri aldean daude, ez dut bide argirik ikusi eta izango dira nik egin dudana baino aukera hobeak seguraski. Ehiztari asko dabil egunotan eta bideak nahiko lohituta zeuden tarte batzuetan. Tarte hau saihestu nahi izanez gero urtegiaren amaiera eta gero aldapan gora Illarragorriko gainera igotzen den pista bilatzea aski duzue, pista zabala da eta aldapa xamurrekoa.

Submitted by inaxio on 2011, Octubre 2 - 15:21.
Categorías Araba, Nafarroa
ABIAPUNTUA Urbasa
Esquema Urbasako errepidea - Itandurieta - Andoingo mendatea - Legaire - Bikuñako mendatea - Luzuriaga - Uraska - Aldarana - Larraonako mendatea - Ostolaza - Ebiso - Lezamen - Urbasako errepidea.

Oso ibilbide ederra da, zailtasun haundirik gabea. Legaire aldean Balloren magalera igotzeko aldapa da pasarterik aldapatsuena, baina horrez gain ez dago gora-behera haundirik. Bidea batzuetan basoan barrena doa, larrean bestetan, pista zabaletan beste tarte batzuetan. Arrastoa nahiko nabarmena da gehienean, baina ezinbestekoa da GPSaren laguntza tarte batzuetan.

Submitted by Jose on 2011, Mayo 26 - 14:59.
Categorías Urkabustaiz
ABIAPUNTUA Ostuño parkea (Izarra)
Esquema Ostuño parkea - Ostuño hariztia - Estuñagan - Izarra - Ostuño parkea
Submitted by Jose on 2010, Octubre 19 - 12:14.
Categorías Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Murua
Esquema Gorbeiako urtegiak – Mairuelegorreta – Aldamiñospe - Gorbeia – Egillolarra iturria – Gorbeiako urtegiak
Submitted by inaxio on 2010, Agosto 7 - 12:16.
Categorías Araba, Bizkaia
ABIAPUNTUA Barazar
Esquema Barazar - Saldropo - Atxuri - Arimegorta - Aldaminospe - Egiriñao - Ipergorta lepoa - Austigarmin - Odoriaga - Nafakorta - Burboa - Txintularra - Altube.

GR12aren Barazar eta Altube arteko etapa da hau. Saiatu naiz ahalik eta zorrotzen jarraitzen bideko markak, baina daudenak oso gastatuta daude eta ondorioz gaur egun (2010ko abuztua) nahiko bakanduta daude, ez da erraza bidea jarraitzea.

Submitted by JFdeA on 2010, Abril 26 - 17:43.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Nograro
Esquema Nograro-Nograro lepoa-Mojon Acuchillado-Escalera Haitza-Revillallanos-Nograro. Artzenaren Mendebaldea

Nograrotik abiatu herriko dorrerantz. Utzi errepidea eta hartu Haitzetarantz lurrezko pistatik, BTT bidetik La Rasaraino. Hortxe BTTren seinalearekin egingo duzue topo aurrez aurre. Eskuinera, M.ra, jo. Bertotik metro batzuetara ezkerrera ateratzen den pista hartu, harripilak jarri ditut. Pistatik gora Haitzetara gorago ikurrina zizelaturik duen harritzarra ikusiko duzue. Jarraitu pista nagusitik gora. Goialdean harripilen laguntza izango duzue Nograro leporaino (1.285).

Submitted by inaxio on 2010, Abril 26 - 16:47.
Categorías Araba
ABIAPUNTUA Birgara
Esquema Birgara - Arraialde - Azazeta mt. - San Bittor ermita - Itxogana - Indiagana - Arraialde
Submitted by Jose on 2010, January 2 - 13:14.
Categorías Araba, Bizkaia, Burgos
ABIAPUNTUA Lendoño Goitia
Esquema Lendoño Goitia – Senda Negra – Barrerillako ataka – Bedarbide – Barrerillako ataka – Tologorri – Barrerillako ataka – Senda Negra – Lendoño Goitia

Garobel mendikatearen gainaldeko larreetara igotzeko biderik ezagunenetako bat Lendoño Goitiatik Barrerillako atakara igotzen dena da, Bedarbide eta Tologorri tontorren artean.