Ibilbideak

Lurraldeak

Ibilbide mota

JFdeA-k sortua, 2012, martxoa 26 - 17:40
ABIAPUNTUA Balmaseda
Eskema Balmaseda-Garbea-Kolitza-Burgueno-RibaKoba-ko Ilsos-ak-Billaberde

Balmasedaraino trenean.
San Seberino elizaren atzealdetik hartu aldapan gora ILuzeko eta laburreko seinaleen laguntzaz. Hasiera erripea La Garbea tontorraren bila.
La Garbeatik Kolitzara La Porkeriza atseden tokitik.
Utzi pista nagusia, eta eskuinetik hasita bigarreba hartu.
Kolitzako aldapa hasi aurretik eztarria freskatzeko ur-tragoska ederra hartu, eta gora baselizaraino.
Kolitzan hamaiketakoa egin ostean La Neveratik Burguenora.
Burguenotik M.ra RibaKoba-ko Ilsos-etara. Bertotik abiatzen diren bideseinaleen laguntzaz Billaberdeko Mollinedo auzora.

JFdeA-k sortua, 2012, martxoa 18 - 22:31
ABIAPUNTUA Zumaia
Eskema Zumaia-Elorriaga-Harrobia-Andutzsoro-Andutz-Saltsamendi-Lastur-Ubidea-Deba

Deban utzi kotxea eta trenez abiatu Zumaira. Bertotik oinez abiatzeko kostaldeko bidetik Elorriagaraino.
Elorriagan Itziarreko bidea hartu, edota baita Done Jakue-rena.
Errepidean jo Andutzsoro baserrirantz. Baserritik Andutz tontorrera.
Andutzen eta Saltsamendin izan ostean Lastur-rera.
Lasturreko frontoiaren atzetiko Ilaburraren markaz jarraituz Debaraino ubide gainetik.

Bidearen azken zatian aukera dago Arbil-era igotzeko, eta bertatik Debara.

JFdeA-k sortua, 2012, martxoa 4 - 13:59
ABIAPUNTUA Gernika
Eskema Gernika-Lumo-Sanmartin-Zallobenta-Bizkaigane-Gorbeia-Sollube-Sancristobal

Bilbon metroz abiatu nintzen Boluetaraino Bermeorako trena hartzeko.
Boluetatik Gernikara trenez, eta trengoltokitik Gernikako Juntetxe aldamenetik Lumo elizatera. Ez litzateke hobe Lumoko Juntetxea deitzea, batzarrak Lur Lauan egiten ziren-eta, eta horiek martxan jarri zirenean eguneko juntetxea Lumoko eliza zen.
Gernikako ikastetxeen kontra Lumorako galtzada dugu.
Lumotik Sanmartinera, eta horretatik Errigotiko Madalena auzora. Errigotin batzen hasi ziren lehenengoz Bizkaiko elizateak.

JFdeA-k sortua, 2012, otsaila 19 - 11:15
ABIAPUNTUA Lemoa
Eskema Lemoa-Belatxikieta-Leungane-Olarreta-Mañari-Durango

Bilbon metroa hartu dut Boluetaraino. Berton Euskotrena Lemoara.
Lemoako trengeltokitik Barazarreranzko errepidetik aurrera egin, Lemoako herrigunetik irten eta Gandarias auzorantz jo. Horretarako Zadorra ibaia zeharkatu behar da.
Gandarias auzotik aurrera Belatxikietaraino.
Hor jadanik bagaude Aramotzeko mendebaldean.
Nire gaurko helmuga Leungana, ekialdean, izan da. Aukera oso zabalak dira Aramotz mendizerran ibiltzeko eta ezagutzeko. Nik neuk bideko bi tontorretara jo dut: Askurrumendi eta Akatzazargana.
Leunganetik Olarreta lepora egin dut, eta hortik Mañarira.

zuriain-k sortua, 2012, otsaila 16 - 15:14
ABIAPUNTUA Congostoko errotaren hondakinak

San Gregorio Ostiense eta Guardako Ama Birjina, ermita ikusgarriz koroaturiko gailur apalak igoko ditugu, Congostoko errotaren hondakinetatik hasita. Ibilbide hasieran eta amaieran bidexka estu eta batzuetan deserosoetan barrena ibiliko gara... biderik gabe ez erratearren. Kasu, beraz

zuriain-k sortua, 2012, urtarrila 30 - 09:07
Kategoriak Irunberri
ABIAPUNTUA Tabarre
JFdeA-k sortua, 2012, urtarrila 15 - 11:59
ABIAPUNTUA Azpilgoeta-Mendaro
Eskema Azpilgoeta-Saratzugoikoa-Amaikutz-Arnoate-Ameikutz-Arno-Arnoko gurutzea-Kalbaixo-Deba

Mendaroko Azpilgoeta auzora jo dut, Deba ibaiaren ezkerraldean, autoa tren geltoki ondoan utzi eta gero. Arnobidetik gora abiatu naiz. Hemendik aurrera aukerak ibiltariaren eskuetan geratzen, bidegurutzeak hainbat dira, eta horietan oharrak beste hainbeste.
Karts inguru ederra. Izarraitz eta Hernio lerro berekoak, kostaldean dugu, eta Deba ibaiak hortxe bidea eginda.
Deba herrira jo dut Done Jakue bideaz baliaturik. Bertan bueltarako trena hartu dut. Esan beharra dut nire mendiko laguntxoak, Zazpik, dohainekoa izan duela. Hori detailea!!

diagoba-k sortua, 2012, urtarrila 14 - 00:28
Kategoriak Soraluze
ABIAPUNTUA Soraluze
Eskema soraluze-osintxu-pagolagaina-itxumendi-gorla-elosumendi-irukurutzeta-gurutzebakar-atxolin-akelarre-muneta/karakate-san andres-soraluze.

soraluzetik irtenda osintxuruntz eta soraluzen bukatu gorla eta karakate artean dauden punta guztiak eginez. 6 ordu gutxi gora behera. bide osoan ikuspegi bikaina. Osintxutik gorlara doan bidea ez da oso ezaguna, baina merezi du. osintxun, elosuko antenetara eta irukurutzetan daude maldarik gogorrenak, baina bestela nahiko bide erreza da.

Jose-k sortua, 2011, abendua 4 - 23:06
Kategoriak Bilbo, Bizkaia
ABIAPUNTUA Larraskitu
inaxio-k sortua, 2011, azaroa 25 - 22:09
Kategoriak Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Alcampo
Eskema Alcampo - Añarreko zubia - Liztorreta - Malbazar - Sorondo - Altzibar - Bidegorria - Alcampo

Errenteria - Oiartzun aldean hainbat aldaerarekin egiten den mendiko bizikletarako ibilbide polita. Aldaparik gogorrena Añarreko zubitik gorako porlanezko aldapa da (arrastoak jarraitzen duen norabidean) eta tarterik deserosoena, Portuluze baserria eta Liztorreta artekoa (lohituta badago batez ere). Zailtasun haundienak saihestu nahi izanez gero (euria egin berritan esaterako), errepidea baliatu dezakezue Astigarragako Bentatik paseaz eta Biandizko errepidetik jaitsiz.