Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 4 - 21:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eratsun
Esquema Eratsun-Zuparrobi-Basakaitz erreka-Arnabarrita-ERNAITZU-Otsola-Basakaitz-Eratsun

(2020-02-03) Egun pasako mendi ibilaldia Bidasoa Arroko mendialdean.
4,5 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Ibilbidea Eratsun herrira iritsi baino lehenagoko azken bihurgunean abiatzen da. Bertan zabalgune txiki bat dago errepidearen bazterrean pare bat auto uzteko modukoa.

Enviado por Xabiaram el 2020, Enero 27 - 11:50.
ABIAPUNTUA Ziordia
Esquema Ziordia-Gainsoil-Legunbeko Haitza-Nafarroa-Araba langa-Bigate-Legunbeko Haitza-Ziordiako Mendatea-Ziordia

(2020-01-26) Egun pasako mendi ibilaldia Urbasa-Entzia mendialdean.
3,5 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera

Ibilaldia Ziordia herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu eta autobidea zeharkatu behar da azpitiko tunel batetik. Jarraian berehala sartuko gara goraino eramango gaituen pista batean. Igoera tarte honetan bide ona dago, eta 500 metroko desnibela gainditu behar da Ziordiako Mendatea gainera iristeko. Lehen tartea bide zabalean egingo dugu padagian barna eta azkenealdera Bidemakur aldean bidea apur bat estutu eta malda gogortu egiten da.

Enviado por inaxio el 2020, Enero 20 - 21:21.
Categorías Berrobi, Elduain, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Elduain
Esquema Elduain - Mugaga lepoa - Urdelar - Basaburu - Arnabar - Loa - Ibian - Belabieta - Elduain

Aparteko zailtasunik gabeko ibilbidea, nahiz eta tarte labur batzuetan bidez kanpo ibili (Arnabarko tartea eta Belabietako jaitsiera). Loako megalitoen inguruan sasia gailenduta egon daiteke. Moa tumulua aipatzen da ibilbidea gertu pasatzen delako, baina ez da bertatik pasatzen (deskuitu egin nintzen!).

Enviado por Jose el 2020, Enero 11 - 12:11.
Categorías Bizkaia, Muxika
ABIAPUNTUA Gorozika
Esquema Gorozika – Bizkargi – Arburu – Gorozika
Enviado por Xabiaram el 2020, Enero 4 - 10:45.
Categorías Orozko
ABIAPUNTUA Aresketa
Esquema Usabel-Urigoiti-Aldabide urjauzia-Axkorrigain-Supelegor-Atxulo-Arranobaltza-LEKANDA (1309m)-Igalerantz Pasabidea-Atxulo-Ordeko iturri-Urigoiti-Aresketa

(2019-12-27) Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4,15 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2,15 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Orozko udalerriko Aresketa-Usabel auzotegian abiatzen da, bertan autoa uzteko zabalbune bat ere badago, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazio panel batzuekin.

Enviado por Jose el 2019, Diciembre 29 - 23:58.
Categorías Bizkaia, Dima
ABIAPUNTUA Olarreta lepoa
Esquema Olarreta – Antzubaltza – Kobaso – Amudiaga – Leungana – Antzubaltza – Olarreta
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 29 - 22:26.
Categorías Aiara, Urduña
ABIAPUNTUA Agiñaga
Esquema Agiñaga-Gorbeo-Menditu-Iturrigorri-Goizale Aterpea-Lastrilla zutarria-Ungino-ESKUTXI (1185m)-Somomendi-Atatxa-Agiñaga

(2019-12-28) Egun pasako mendi ibilaldia Nerbioi ibarreko mendietan.
4,15 orduko igoera + 1,15 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Ibilaldia Aiara udalerriko Agiñaga herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu bazter batean.
Herritik irtengo gara Gorbeo muino aldera, hasieran errepide tarte labur bat pasatzen da eta berehala sartzen gara mendiko pista batean gora, Gorbeo eta Garondoko gainak pasatuko ditugu eta Iturrigorri mendiaren oinetara iritsiko gara.

Enviado por Jose el 2019, Diciembre 27 - 08:22.
Categorías Bizkaia, Zornotza
ABIAPUNTUA
Enviado por Jose el 2019, Diciembre 26 - 10:48.
Categorías Bizkaia, Muskiz, Zierbena
ABIAPUNTUA Aldapa (Zierbena)
Esquema Aldapa – Serantes – fortea – Aldapa
Enviado por Xabiaram el 2019, Diciembre 25 - 16:22.
Categorías Atxondo
ABIAPUNTUA Arrazola
Esquema Arrazola-Ibarra-Zabalaundi-Anboto-Pagozelai-ELGOIN (1243m)-Kurutzeta-Larrano Lepoa-Albisteite-Arrazola

(2019-12-24) Egun pasako mendi ibilaldia.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera

Ibilaldia Arrazola herrian abiatzen da, bertan aparkaleku zabala ere badago autoa uzteko.
Herritik bertatik hasten dugu igoera oinez, hasieran baserrien ondotik doan bidea eta 1 km-ra mendian barneratzen den senda estu bat hartuko dugu, zuzenean Mariren Kobara eta/edo aukeran Zabalaundira eramango gaituena. Senda hau hartu eta berehala sartuko gara Urkiolako Parke Naturalean ere, langa txiki bat pasata.