Rutas

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Xabiaram el 2020, Diciembre 25 - 11:25.
Categorías Elgoibar
ABIAPUNTUA Altzola
Esquema Altzola-Etun-Barrenkorta-Lizundia-Urnobieta-AZKARATE (664m)-Peto Mendia-Altzola

Ibilbidearen hasiera puntua Altzola herria da. Bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat dago. Herria zeharkatu eta trenaren geltokirantz abiatuko gara Deba ibaiaren zubia pasatuz.

Trenbidea zeharkatu ondoren gora hartu dugun sendari jarraituz basoko bide zabalagotik jarraituko dugu eta hemen zigi-zaga gorantz Altzola-Beraseta baserrira helduko gara, hau pasa eta gorago dagoen etxearen ondotik ere aurrerantz egingo dugu.

Enviado por Jose el 2020, Diciembre 24 - 15:38.
Categorías Alonsotegi, Bizkaia
ABIAPUNTUA Mendizain aterpea
Esquema Mendigain aterpea – Zamaia – Gongeda – Zamaia – Kobatxu – Mendigain aterpea
Enviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 7 - 22:14.
Categorías Antzuola, Legazpi
ABIAPUNTUA Legazpia (Dia)
Esquema Dia/Legazpia-Arriandieta-Deskarga mendatea-Trintxuleku-IRIMO (901m)-Deskarga mendatea-Dia/Legazpia

(2020-01-29) Goiz pasako mendi ibilaldia. 3,5 orduko iraupena.

Ibilaldi honetan lehenik Arriandieta (708m) eta jarraian Irimo (900m) mendiak igoko ditugu.
Abiapuntua Legazpiko Dia merkatalgunea, autoa bertan utzi daiteke aparkalekuan.
Errepidea gurutzatu eta Elbarrena auzoko baserri baten ondotik doan senda hartuko dugu eta basoan gora jarraitu, ia ordubeteko igoera eginda Arriandieta aurreko zelaialdera iritsiko gara eta hemendik gutxira tontorra zapalduko dugu.

Enviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 7 - 10:25.
Categorías Zeanuri
ABIAPUNTUA Saldropo
Esquema Saldropo-Atxuri-Arimekorta-Gatzarrieta-ARRANBALTZA 1245m-Gorbeia-Altamiñape-Arralde-Saldropo

(2020-09-16)
Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean.
4 orduko igoera + atsedenaldia + 3 orduko jeitsiera.

Txangoa Saldropoko hezeguneko atseden-lekuan abiatzen da. Aparkaleku zabala dago bertan autoak uzteko.

Hasteko Atxuri alderako bidea hartuko dugu hartxintxarrezko pistatik. Tarte lau baten ondoren aldapa handitzen joango zaigu basoan zehar, atajo batzuk ere hartu ahalko ditugu bidean eta Aitxuriko igoeran sartuko gara bete-betean. Bidezidor estu eta maldatsu batek eramango gaitu izen bereko lepora, hemendik tontorrera berehala iritsiko gara.

Enviado por Xabiaram el 2020, Noviembre 3 - 17:03.
Categorías Otsagabia
ABIAPUNTUA Otsagabia
Esquema Otsagabia-Muskilda-Dukea-Abodi-Ituzkia-Otsagabia

(2020-08-08)
Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendialdean.
3 ordu eta 45 minutuko igoera + 1 ordu eta erdiko egonaldia + 2 ordu eta erdiko jeitsiera.

Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 31 - 10:42.
ABIAPUNTUA Pikatuako mendigunea
Esquema Irati (Pikatua) mendi gunea-Gaztanbidea-Pikatua erreka-Muxumurru-ORHI (2017m)-Orhibizkar-Irati mendi gunea

(2020-08-10)
Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineotako mendi handi batean.
4 orduko igoera + 1 orduko atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Txangoa Irati mendi guneko beheko aparkalekuan abiatzen da, bertan autoa uzteko toki zabala dago. Iratiko Oihana barrutirako sarrera ere bertan dago, kanadiar pasabidea gaindituz sartzen gara bertan.

Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 31 - 09:42.
Categorías Hiriberri, Orbaizeta
ABIAPUNTUA Orbaitzeta
Esquema Orbaitzeta-Harri Eder Gaina-Ugabiel-Berrendi-Martxate-AUZTARRI-Gibelea Oihana-Irati ibaia-Orbaitzeta

(2020-08-19)
Egun pasako mendi ibilaldia Aezkoa/Abodi aldeko Euskal Pirineotan.
4 orduko igoera + atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.

Txangoa Orbaitzetako herrian abiatzen da, bertan aparkaleku zabala ere badago errepidearen ondoan autoa uzteko. Hasieran Irati ibaia aldera jeitsiko gara eta zubia igaroko dugu, honela ibaiaren ekialdetik doan pistari jarraituko diogu ipar norabidean. Tarte lau labur baten ondoren gorantza hasiko da bidea eta pistari jarraituko diogu goraino, 1000 metroko garaiera iritsi arte.

Enviado por Jose el 2020, Octubre 31 - 08:45.
Categorías Amurrio, Araba, Zuia
ABIAPUNTUA Garrastatxu
Esquema Garrastatxu – Katxabaso – Arlamendi – Pagotxikieta – Katxabaso – Garrastatxu
Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 27 - 17:02.
Categorías Legazpi, Zegama, Zerain
ABIAPUNTUA Brinkola
Esquema Brinkola-Oazurtza-ANDREAITZ (1432m)-Urdajamentu-Aizkolaundi-Zulagaizto-Adarraitz-Artzanburu-Arriurdin-Intzuzaetako Lepoa-Arripillata-Brinkola

(2018-04-22) Egun osoko mendi ibilaldia Urola ibaiaren iturburuko mendizerran.

Ibilbidea Brinkolako trenbidean abiatzen da eta Oazurtzako mendirako bidea jarraitzen dugu igoera lasaian, hemendik Andraitzerako bidea hartzen dugu Mearreko Pasabidetik. Tarte honetan igoera gogorragoa da baina baita gozagarriagoa ere pagadi baso eta harkaiztegi ondotik.

Behin Andraitzeko tontorra zapalduta, Artzanburu arteko mendizerrako tontor txikiago guztiak zapaltzen joango gara, Aizkolandi, Zulagaizto, etab.

Artzanburu aldera iritsita, atseden bat hartu eta zerbait jateko unea da.

Enviado por Xabiaram el 2020, Octubre 11 - 11:06.
Categorías Abaurrepea
ABIAPUNTUA Abaurrepea
Esquema Abaurrepea-Asketaldea leizea-Bizkailuze-BAIGURA-Aezkoargain lepoa-Abaurrepea

(2020-08-14) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineo inguruan.
3 orduko igoera + atsedenaldia + 2 orduko jeitsiera.