Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, Agosto 24 - 17:48.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zilbeti

Zilbeti herrian hasiko dugu ibilbidea. Pista gogaikarriko zati batez libratzeko, autoa 600 metro aurrerago utz dezakegu, pista bitan banatzen den tokian -ikus mapa-. Ezkerreko adarretik hasiko gara. Pistak mendia mendebaldetik inguratzen du, pagoen itzalpean. PR baten adierazgarri hautsia duen bideari ez diogu kasurik eginen, eta pista nagusian gora jarraituko dugu. Berehala, autoa utzi dugun tokitik 500 bat metrora, beste pista ez hain garbi bat ikusiko dugu ezkerraldean. Pista edo bide hori hartuko dugu. Landaretzak bidea ixteko mehatxua egiten du, baina zailtasunik gabe egiten da gora.

Submitted by Jose on 2010, Agosto 20 - 18:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Irabia urtegia
Esquema Irabia urtegia - Egurgi - Morateko lepoa - Mozoloaundi - Morateko lepoa - Orion lepoa - Irabia urtegia
Submitted by zuriain on 2010, Agosto 18 - 18:47.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aspurgi

Ibilbide honetan ez duzue mendi ikusgarririk bisitatuko. Bazter urrun eta bakartiak besterik ez, eta gailur ez oso nabarmenak. Racasko herri despopulatuak ere bisitako dituzue, ahanzturak irentsitako herrixkak.
Abentura sen apur bat behar da, baita pazientzia eta orientazio tresnak.

Submitted by zuriain on 2010, Agosto 18 - 18:45.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lapoblacion

Ibilbide zikular hau Lapoblazion herriaren gainaldean hasiko dugu, ipar-mendebaldeko azken etxaren parean. Autoa han bertan utz genezake, burdinazko eskudela baten parean. Pista batek mendia inguratzen du hegoaldetik, eta lepo baten parean (1020m) basoan sartzen da. Basoan barreana jarraituko diogu pistari, alturarik ia igo gabe. Basotik aterata, kairn batek pista utzi eta igoerari ekin behar diogula adieraziko digu (1050m) Hego-ekialderantz jo eta basoan berriz sartuta sigi-saga joanen gara gora egiten. Bidea estua baina garbi eta ezin ederragoa da.

Submitted by inaxio on 2010, Agosto 17 - 17:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iribas, Baraibar
Esquema Iribas - Burdingurutze - Ata - San Migueleko lepoa - Zubarrieta - Lapastegi - Baraibar - Iribas.

Ibilbide ederra eta atsegina, gehiena basoan barrena eta nahiko ondo markatuta dagoena. Arreta pixka bat jarri behar da Baraibar aldera jaistean, errepidea gurutzatzen den momentutik hasi eta Lapastegiko porlanezko pistara heldu arte, tarte horretan ingurua nahasiagoa baita: landaretza itxiagoa, zeharkatu beharreko larre eremuak, bide arrasto gurutzatuak e.a., baina tarte horretan ere seinaleak egon badaude. Zubarrieta eta errepidea bitartean berriz baso lanetan ari dira (2010ko abuztua) eta tarte batzuetan bidea adarrez estalita gelditu da.

Submitted by zuriain on 2010, Agosto 14 - 18:53.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Abaurreako errepideko 18.1 kma
Submitted by zuriain on 2010, Agosto 12 - 14:14.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aguilar eta Aras arteko errepidea
Submitted by zuriain on 2010, Agosto 8 - 19:31.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Usategietako mendatea

Usategietako mendatean (693m) hasiko dugu ibilbidea, Basa Kabi hotelaren parean. Errepidea zeharkatu eta Leitza eta Goizuetako errepideen artean hasten den pista zabalean hasiko gara ipar-mendebalderantz. Pista hau metro batzuetan bakarrik jarraituko dugu: pistatik atera eta gure gainean ikusten diren ur-bitegi batzuen aldera joko dugu, malda gogorrean gora. Ehiza postuz postu dabilen bidexka bati jarraituko dugu, ipar-mendebalderantz. Malda gogorra da, eta batzuetan pagadi txikietan barrena sartuko gara, baina norabideari eutsiko diogu.

Submitted by zuriain on 2010, Agosto 2 - 20:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Izaltzuko errepidea

Ibilbidea Itzaltzu herrixkatik bi kilometrora hasiko dugu, Uztarrotzeko errepideko 40. kmra iritsi baino metro batzuk aurrerago. Bagolako zubia zeharkatu eta pista batek gora eramanen gaitu. Autoa metro batzuk sar dezakegu errepidetik aldentzeko, baina pista nahiko egoera kaskarrean dago.

Submitted by zuriain on 2010, Agosto 2 - 19:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrarats

Ibilbide egokia bero egunetarako, bide gehiena hostapean eginen baitugu. Arrarats herrian hasiko dugu ibilbidea. Elizaren ezkerretik pista zabal bat hasten da. Saihesbideei kasurik egin gabe, pista honek Otsolako larreetara eramanen gaitu ordu laurden batean. Ez gara larreetan gehiegi barneratuko. Berehala zurezko gezi bat ikusiko dugu eskuin aldean. Pista bat sigi-saga eramanen gaitu Arketako lepora Ozpegaiña eta Begaña mendien artean. Hemen bidea utzi eta zuzenean ekinen diogu Begañako bizkarrari, hego-ekialderantz.