Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2010, Abril 13 - 07:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Itzalleko errepideko 3.6 kma

Itzalleko errepideko 3.5 kman autoa utzi eta iparraldera jotzen duen pistan gora hasiko gara. Kartel batek Arburuako baselizako bidea adierazten du aparkalekuan. Sigi-saga batzuk eginda, pista lepo zabal batera iristen da. Bertan bereizten dira Arburua eta Biritxuko bideak. Ezkerretara joko dugu (I) eta mendiaren gainaldetik joanen gara bide zabal batetik, pinuz eta ezpelez inguraturik. Gora egin ahala Itzalle inguruko mendiak ikusiko ditugu. Aldapa gogor baten ostean bat eginen dugu Itzalletik datorren pista zabalarekin. Bertan Alduko gurutze zaharra dago, beste garai bateko lekuko isila.

Submitted by zuriain on 2010, Abril 9 - 20:33.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrazolako Aparkalekua

Arrazolako aparkalekutik ekialderantz aterako gara, eta erreka zubitxo txukun batetik zeharkatu. PR baten markek pagadi garbian sartuko gaituzte. Bideak gora eginen du, baina kontuz ibili behar da markak ez galtzeko, bidea ez baita oso nabarmena. Dena den arazo handirik ez dago mendiko bizkarrera iristeko. Gu bai igotzerakoan bai jaisterakoan bidea galdu genuen, baina arazorik gabe egin genuen basoan zehar. Behin mendiko gainaldean, hegoalderantz jarraituko dugu, bizkar luze belartsuan aurrera, Iratiko paisaiez gozatuz. Biderik ez dago, baina beharrik ere ez.

Submitted by zuriain on 2010, Abril 3 - 20:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lindusko pista

Ibilbide hau berez nahiko luzea denez, komeni zaigu alferrik ez ibiltzea, eta gure indar guztiak mendietan ematea. Horregatik, Ibañetako mendatean bertan mendebalderantz hasten den errepidexka hartuko dugu. Errepide hau Aldudeko Meharroztegiko lepotik igarotzen da, Baigorrira jaitsi aitzin.

Submitted by zuriain on 2010, March 30 - 18:26.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Artesiagako mendatea

Artesiagako mendatetik abiatuko gara. Lehenik eta behin gu Egurtegiko harrespilen bila joan ginen, beraz Egurtegi mendiko ekialdeko hegian zeharreko pista hartu genuen. 300 bat metrora, erreka baten ondoan, pista utzi eta aziendak eginiko bidexketan barrena egin genuen Egurtegiko harrespilak dauden terrazaraino. Merezi du metro horiek igotzeak, talaia eder batean izanen baikara, nondik Baztan ibar osoa ikusiko baitugu.

Submitted by mou on 2010, March 25 - 10:47.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Koronas mendatea
Esquema Koronas mendatea - Ollateko zelaia - Ollateko lepoa - Leziñena - Ollate - Koronas mendatea

Kaixo mendizaleok
Leziñena tontorrera igotzeko, berebila Koronas mendatean utzi eta hemendik ateratzen den pista hartu behar da. Hasieran egurrezko txabola eta suteen aurkako etxola ikusiko degu eta pista jarraitu behar da Ollateko zelairaino. Bidean seinaleak ipinita daude Borregul mendira igotzeko eta berauek jarraitu behar dira, ez dago galtzeko arriskurik Ollateraino.

Submitted by zuriain on 2010, March 24 - 09:28.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Agoitz

Nafarroako mendimultzorik handienetako bat izanik, Zarikieta ez da oso mendialde ezaguna. Nekazaritza eta abeltzaintzaren endekatzeak, gainera, sasiz josi zituen baso eta soroak. Azken garaiotan, ordea, nolabaiteko ahalegina egin da bide zaharrak berreskuratzeko. Nolanahi ere, artean pista zabalak dira mendialde ahaztu honetan barrena ibiltzeko modurik errazena... bakarra ez denean.

Submitted by zuriain on 2010, March 23 - 12:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Genbeko mendateko 16. kma

Andiako hegoaldeko gain ahaztu hauetara igoko gara. Horretarako, Genbeko mendateko 16. kman utziko dugu autoa, bihurgune nabarmen batean. Bertan ataka bat dago txarrantxa igarotzeko. Bidexka eder batek sartuko gaitu Lezaiako arroil ederrean. Bidexka harri pilez markaturik dago eskalada eremu bateraino, talaia ederra dena arroilaren gainean. Merezi du balkoi hau bisitatzeak. Gure bideak, baina, eskalada eremuko sahiesbidea hartzen den tokian jarraitzen du aurrera, arroilaren luzera osoa ibiliz, eta batzuetan -zuhaitzek uzten digutenean- paisaia ederrak eskainiz.

Submitted by zuriain on 2010, March 21 - 21:32.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollo

Igoera basati samarra Satrustegiko gandorrera. Satrustegiko erpinera igoko gara, baina eskuragai izanen ditugu buzoidun gailurra baita gandorrean zehar dauden beste hainbat gain ere. Hasteko, Ollotik iparralderantz joko dugu, herriaren gainaldetik. Arristako bide berria izeneko pista hartuko dugu mendebalderantz. Bidea jaisten hasi baino lehen, beste pista bat hartuko dugu iparralderantz. Xedea zera da, herriaren ipar-mendebaldera dagoen goi-ordoki moduko batera iristea, non borda batzuen hondakinak baitaude.

Submitted by zuriain on 2010, March 17 - 09:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aietxu

Aietxura iritsi baino ehun bat metro lehenago hasiko gara. Kanadiar ibi baten ondoren, eskuinaldera, pista bat hasten da. 760 metroko garaieran, pista utzi eta bide estu bat hartuko dugu, eskuin alderantz (Mend.) Baso trinkoan zehar eginen dugu gora. Laster beste pista batekin eginen dugu topo, Garetemeko lepora eramanen gaituena, Aldaxur eta Zipuru artean. Orain eskuinetara joko dugu (Mend.), mendiaren hegoaldeko isurialdea zeharkatzen duen ehiztarien bidexka batetik.

Submitted by zuriain on 2010, March 11 - 10:08.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ollobarren

Ibilbide zirkular zoragarria Sardegi eta Sartzaletako gainak bisitatzeko. Ollobarrengo herriaren goi aldean hasiko gara. Berehala ikusiko ditugu margo zuri-horiak. Malakdi bat zeharkatu eta berehala bidexka hasiko zaigu sigi-saga Sardegiko hegietan gora.