Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 11:54.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Oibarko mendatea

Izkoko gailurrak. Olatzeko erpina. Ibilbide atsegina, txirrindulaz ere egin daitekeena mendilerro nahiko ezezagun honetan barrena. Behatoki eder bat bisitatuko dugu Romanzadoko lurren paisaiak miresteko.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 11:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Biguria

Esparatz Biguria herritik. Ezohiko ibilbidea mendi hau eta, aukeran, Peña Grande harria ere igotzeko. Bide ederra da, markarik gabea baina nahiko garbia eta zailtasunik gabea. Peña Grande igotzeko eskalada nahiko zaila (III) egin behar da, oso arriskutsua izan daitekeena. Hemen ez dut honen tracka jarri.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 11:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkueko mendatea

Tanporrene, Azimendi, Eztelegi eta Urdanatz mendiak Egozkueko mendatetik. Eztelegiko talaia bisitatzen da, inguruko mendien ikuspegi ederra edukitzeko. Kontuz ibili behar da, batez ere bidetik kanpoko zatietan, edo eguraldi kaskarra dagoenean.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 4 - 14:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Galoze eta Itzalle arteko errepideko 3.2 kma

Ibilbide zirkular zoragarria Zorokieta eta Kurkuxulo mendiak, Zerrenkano (Cerrencano Alto) herriaren hondakinetatik igarota. Bidetik kanpo ibiliko gara zenbait zatitan, batez ere Zorokieta eta Kurkuxulo mendien azken metroetan zehar. Landaretzak oztopo deseroso batzuk jarriko dizkigu, baina ez etsitzeko modukoak. Zorokietatik paisaia ederrak ikusiko ditugu, baina Kurkululok ez digu halako aukerarik emanen. Zerrenkanora joateko bidea nahiko itxita dago, baina merezi du Nafarroako herri mortu hau ezagutzea.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 4 - 14:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Mezkiritzeko mendatea

Errebelu, Aritzarte eta Zobeta mendiak Mezkiritzeko mendatetik. Txango erraza, baina bidez kanpokoa zenbait zatitan. Azken zatia, errepidera itzultzekoa, larre batzuetan barrena eginen dugu, lokatza handia egon daiteke euri sasoian. Arreta berezia jarriko dugu eguraldi kaskarreko egunetan, ingurua nahasgarria izan baitaiteke. Zobeta mendiko gailurra pagadi eder batek erabat estalita dago, ez dugu beraz aurreko bi mendietatik izan dugun paisaia apartak ikusteko aukera.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 4 - 12:46.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Irantzuko monasterioa

Urbasako mendi hauek ezagutzeko txango ederra, Irantzuko monasteriotik abiaturik. Pista eta bide ugari daudenez, ez da zaila izanen jaisteko beste bide bat aurkitzea, baina kontuz ibili behar da eta seguru ez bagaude, etorritako bidetik itzuli, basoak eta malkarrek bidea zaildu egin baitezake. Krezmendi eta Guremendiko balkoien artean bada paraje ezin ederrago bat harkaitz erraldoi bitxiz osaturik, bisita merezi duena.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 4 - 09:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Kaseda eta Zarrakazkelu arteko errepideko 21,5 kma

Kaseda eta Zarrakazkelu arteko errepideko 21,5 kman abiatzen den pista hartuko dugu eskuinetara. San Pedro igo ondoren, Peñas Altas-eko gainera igoko gara, inguruko eskualdearen gaineko ikuspegi are ederrago bat izateko

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 4 - 09:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Oriongo lepoa

Ibilbide ederra Iratiren sarrerako mendi hauetan barrena. Itzulera bidetik kanpo egiten da, baso maldatsu batean zehar, mendizale ez oso trebatuentzat deserosoa gerta daitekeena. Kontuz eguraldi kaskarra egiten duenean.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 3 - 11:39.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ganburu

Gardetik kilometro batera, Aragoiko mugaren norabidean, errepidearen ezkerraldean hasten den pista zabalean hasten da ibilbidea. Ganbuluzeako sakanean gora eginen dugu apur batez, baina berehala utziko dugu pista nagusia, Zuberoako baseliza doana. Pista utzi eta gora egiten dugun heinean, bideak ezabatu egiten dira, eta batzuetan basoan barrena ibili behar da, deserosoa gerta daitekeena. Azkenean, bidexkak Lopezen lepoan utziko gaitu, Puntabarrenatik ekialdera. Beste aukera seguruago baina agian ez hain zirraragarri bat da pista zabalean gora egitea Iñariko lepora iritsi arte.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 3 - 11:22.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze

Krutxetxuriako lepoa, Bidankotze eta Erronkari lotzen dituen pistaren punturik gorena, izanen dugu abiapuntu.
Ibilbide laburra baina zaila landaretzagatik Araingo azken zatian. Gainerakoan, bide egokiak daude. Txango berean Argible eta Arain mendiak elkar daitezke. Ikus erantsitako mapa.