Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 17 - 10:03.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Artesiagako mendatea

Txango ederra Artesiaga inguruko mendi hauek ezagutzeko. Bidetik kanpo ibiliko gara zenbait tartetan, malda handiko hegietan gora-behera. Kontuz ibiliko gara lainoa, elurra edo eguraldi kaskarrarekin.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 15 - 11:21.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zuntzarrengo saihesbidea, Arriasgoitiko errepidea

Arriasgoitiko mendi gutxi ibilitako hauek ezagutzeko txangoa. Zuntzarren herrira iritsi baino lehenago hasten den pistan gora abiatuko gara (ikus wikiloc-eko irudia). Pinudi bakartietan barrena ibiliko gara, batzuetan bidezidor iheskorretan barrena, mendien gainaldera atera arte. Gainerakoa gainez-gain ibiltzea izanen da, inguruko paisaiez gozatuz.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 15 - 11:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarako urtegia

Txango zail samarra, bidetik kanpo eta batzuetan pendiz handiko maldetan barrena ibiliko baikara. Endarako urtegiko uharkaren ekialdeko muturrean hasten den bide belartsuan abiatuko gara ipar-ekialderantz. Laster, baina, bidea galdu eta bidezidor iheskorretan barrena ekinen diogu maldari. Goialdeko harriak igarotzeko arrakala bat bilatu genuen guk, eta horixe da track-ean agertzen dena. Kontuz ibiliko gara belarra bustita badago, eta are gehiago izotza edo elurrarekin, txangoa izugarri zail lezakeena. Jaisteko, bide bera erabiliko dugu, maldaren zailtasuna dela-eta.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 15 - 09:56.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uxueko errepideko 4.7 kma

Haizerrotek suntsituriko mendi honetara igotzeko ibilbide labur eta erraza. San Martin Unx eta Uxue arteko errepideko 4,7 kilometroan hasten den pistan utziko dugu autoa eta pistetan barrena ibiliko gara gailurreraino.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 16:24.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Urkiagako mendatea

Adi eta inguruko megalitoak Urkiagako mendatetik. Mendi eder honetaz gain, inguruko monumentu megalitikoak -batzuk Adiko Sorokoak bezain ikusgarriak- bisitatuko ditugu. Iturrunburu mendia ere gertu geldituko zaigu, igo nahi izanez gero.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 13:27.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Artesiagako mendatea

Txango zirkular atsegina Artesiagako mendatetik abiaturik. Bidean hainbat monumetu megalitiko bisitatuko ditugu, eta Okolin, Gartzaga edo Xuriain mendiak ere eskuragai izanen ditugu. Kontuz ibiliko gara elurrarekin eta bereziki eguraldi kaskarraren mehatxua dagoenean, ingurua nahiko nahasgarria izan baitaiteke egoera hauetan.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 13:17.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Girgillanoko mendatea

Iguste mendia Girgillanoko mendatetik. Txango erraza, batzuetan bidetik kanpo, baina nahiko ingurune garbi eta errazean barrena. Igusteko gailurra igota, hegoalderagoko beste kota batera igoko gara ikuspegi zabalagoz gozatzeko. Axixuri edo Markalagain-Zurundain gainak eskuragai izanen ditugu, bildumazaleak bagara.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 12:30.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Bararbar-Guardetxe errepideko 9.8 km

Txurtxur-Gaztelu-Belokigain mendiak igotzeko txangoa. Batzuetan bidetik kanpo eta lapiaz deserosoetan barrena ibiliko gara. Mendizale trebatuentzat bakarrik. Bararbar-Guardetxe errepideko 9.8 kmtik abiatuko gara. Gaztelu eta Txurtxur arteko zeharkaldia lapiaz oso deseroso eta batzuetan arriskutsu batean barrena eginen dugu. Track-ean eta mapan "ibilbide alternatiboa" bezala izendaturiko waypointean beste bidexka bat hasten da, agian erosoagoa gerta litekeena. Belokigain menditik Beloki mendira igo gaitezke inolako zailtasunik gabe.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 12:13.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorostietako mendatea

Intsusako Harmala-Otedegi-Eragorri mendiak Gorostietako mendatetik. Axexuluta tumulua ere bisitatuko dugu. Intsusako Harmalaren azken metroak harritza apur bat deserosoan gora egin behar dira. Ez da eskalada, baina kontuz ibili beharko dugu. Gainerakoan, bidetik kanpo ibiliko gara zenbait puntutan, kontuz beraz eguraldi txarreko egunetan.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 12 - 12:01.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monasterioa

Ibarra mendia Leireko monasteriotik. Mendi ezezagun honen igoerak beste ikuspegi bat emanen digu Leireko mendilerroaren gainetik.