Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 1 - 14:49.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erronkariko errepidea

Ibilbide luzea, Kukula mendia igotzeko. Ibilbide hau ez da batere gomendagarria euri sasoian Pintano ibaia hainbat aldiz zeharkatu behar baita. Azken txanpa burdinazko sirga baten bidez egin behar da, batzuentzat zaila gerta daitekeena.

Submitted by zuriain on 2009, Diciembre 1 - 14:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzetako Ola

Mendilatz gaina igotzeko ibilbide erraz eta atsegina. Nahi izanez gero, lehenbiziko kilometroak autoz egin ditzakegu, errepide estu baina ongi zaidua baita. Autoa Bizkondeko bordaren ondoan utz genezake. Mendilatzeko bizkarrean ez dago biderik eta arriskutsua izan daiteke lainoa edo eguraldi txarra dagoenean. Kontuz ibiliko gara halaber ibilbidetik atera eta Mendilatzeko hegietan barrena egiten badugu, lapiaz deseroso batekin topo eginen baitugu.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 28 - 20:33.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Uskartze

Zaraitzuko mendialde ezezagun honetan barrenako txango luzea. Hiru gailurretara igotzeko bidetik kanpo ibiliko gara, Sierraren kasuan bereziki zaila izan daitekeena. Kontu handiz ibiliko gara zati hauetan, batez ere eguraldi kaskarra edo lainoa izanez gero.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 27 - 12:53.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkueko mendateko errepidetik

Urdanatz eta Apordoki mendiak Egozkueko mendateko errepideko 6. kilometrotik igotzeko ibilbidea. Jaitsiera batzuetan urez betetzen den ordoki zingiratsu batetik eginen dugu, inguratu beharrekoa euri sasoian. Batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara, kontuz ibili lainoa edo eguraldi kaskarrarekin.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 16:34.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Garralda

Corona-Errazu Garraldatik. Txango zirkularra, gailurraz gain hainbat monumentu megalitiko bisitatzeko aukera ematen duena, eta bide desberdin batetik jaisteko aukera ahalbidetzen duena. Bidetik kanpo ibiliko gara hainbat tartetan, nahasgarria izan daitekeen inguru batean.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 14:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Arruskoa mendatea

Ibilbide labur baina zaila. Lapiaz hagitz deseroso batek zailtasun handiak jarriko dizkigu dorre eder honetaraino iristeko. Mapa, bruxula, gpsa ezinbestekoak. Mendizale trebatuentzat bakarrik.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 14:27.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lorka

Eskintza eta Mauriain mendiak Lorkatik. Txango erraza.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 14:20.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Zilbetiko errepidea

Bagoandieta, Astobia eta Mearrondo mendiak igotzeko ibilbide atsegina. Txangoa Egietako Gain-Tiratuneraino luza dezakegu.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 14:03.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ozkoidiko saihesbidearen aurrean hasten den pista

Muru mendia eta Ugarrongo harroila ezagutzeko txango labur atsegina. Ugarrongo trikuharria bistatzen da.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 12:14.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Plaxaxelai

Ezkirin-Añolatz mendia Plaxaxelai lepotik. Kateko beste hainbat mendi izanen ditugu eskuragai, berez ibilbide laburra den honetan.