Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 20:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Egozkueko mendatea

Burdindogi eta Goitiko Gaina mendiak igotzeko ibilbidea. Burdindogiko trikuharriak ikusiko ditugu bidean, baita aurrerago dagoen behatokia ere. Leate eta Goitiko Gainetatik igaroko gara eta zuzenean Eztelegiko talaiara jaitsi, biderik gabe. Txango zaila bere bigarren zatian, mendian ibiltzeko ohitura eskatzen duena.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 18:11.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Oloron aterpea

Lapazarra mendia Oloron aterpetik. Azken gandorrak bidetik kanpo egin beharko ditugu, paisaia ezin ederragoak miretsiz. Mendian ibiltzeko ohitura eta arreta behar dira.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 18:02.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ibiltzieta

Betatugaña mendia Ibiltzietatik. Mendi ezezagun baina panoramika ederra eskaintzen duena. Batzuetan bidetik kanpo ibili beharko dugu.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:50.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Belateko monasterio

Azkenantz, Algorrieta eta Loiketa mendiak Belateko monasterio zaharretik. Jaitsiera bidetik kanpo eta pendiz handiz eginen dugu, kontuz ibiltzeko moduko bidea.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:48.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Olabe

Elixato eta Berrondo haitza Olabetik. Bide egokietan barrena. Zenbaitetan bidexka apur bat galduta dago eta arreta jarri behar da.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:43.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orokieta mendateko errepidea, mendatera iritsi baino 2-3 km aurrerago

Orokieta mendatera iritsi aurreko pista batetik Arlengo Harria igoko dugu, Belateko mendirik ezezagunetako bat. Batzuetan bidetik kanpo eta lapiaz deserosoetan barrena ibiliko gara. Orientazioa eta ohitura beharrezkoak.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Ziaurritz

Arranomendi mendi ezezagun eta bakartia igoko dugu. Bide egokietan barrena uneoro.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:38.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Lapitzeko lepoa

Arregia mendi ezezaguna igoko dugu. Jaitsieran batzuetan bidetik kanpo ibiliko gara. Arretaz ibiltzeko moduko bidea, beraz. Erantsitako mapa ikustea komenigarria da ibilbidea hobeki ulertzeko.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 17:35.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Erremendiako mendatea

bilbide ezohiko baina ezin ederragoa. Motxorro mendia igotzeko aukera ere badago, baita Baigura inguruko trikuharriak bisitatzeko. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko gara, arreta eskatzen duen ingurune batean.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 2 - 11:51.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Gorostietako lepoa

Lertzamendi, Uztartza eta Artzeleta mendiak igotzeko ibilbidea, Gorostietako lepotik. Bidenabar, Zurittu-berri eta Tantadiko trikuharriak ezagutzeko aukera. Zenbaitetan bidetik kanpo ibiliko gara, orientazio sena, gpsa, mapak eta mendian ibiltzeko ohitura ezinbesteko dira.