Rutas: Nafarroa

Lurraldeak

Ibilbide mota

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 26 - 10:29.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Etxague

Karbatoki eta Potxa mendiak Etxague herritik. Ibilbide gehiena haizerroten pistetatik egiten da. Potxa mendia igotzeko zati deseroso batean gora eskalatu behar da, arriskurik gabe, baina nolabaiteko ohitura eskatzen du.

Submitted by zuriain on 2009, Noviembre 20 - 14:40.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Munarriz

Ibilbide honek ez du zailtasun handirik, baina ez da komenigarria lainoa edo eguraldi kaskarreko egunetan. Halaber, komeni da erantsitako mapa erabiltzea azalpenak hobeki ulertzeko.

Submitted by inaxio on 2009, Octubre 31 - 17:05.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Elurretxe ingurutik

Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.

Submitted by ibusg on 2009, Octubre 13 - 22:01.
Categorías Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Bedaio
Esquema Bedaio - Larrondo - Artubi - Larrondo - Urdilleko lepoa - Azkarate - Zarate - Sisiolako gaina - Eskoletxe - Bedaio

Bedaioko inguruak ederrak ezagutzeko egiten den mendi martxa. Bedaio herritik abiatu eta Larrondotik pasaz, Zabalegira igo eta handik Artubira igotzen da. Bedaioko mendi garaiena (1.244m). Berriro Larrondora jaisten da eta Urdilleko leporantz jarraitu behar da. Hona iritsiz gero, Azkarate herrira jaitsi behar da.

Azkaratetik, Zaratera igoko gara eta hemendik Aniko goi aldetik igaroz, Jazku baserri inguruan beherantz hartu behar da, Eskoletxeraino ailegatuz. Honen inguruan estradatik barrena Bedaiora igo behar da.

Submitted by ibusg on 2009, Octubre 13 - 21:49.
Categorías Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA baraibar
Esquema Baraibar - Malloetako tontor guztiak - Azkarate

Aralarreko (Euskal Herria) Malloetako tontorrak bisitatzeko aukera ematen duen ibilbidea. Bi kotxe behar dira. Bat Azkaraten uzteko eta bestea Baraibartik ibilbidea hasteko.

Paraje paregabeak, bikainak eta ederrak ikusteko aukera, besteak betste Uarrain, Ttutturre, Mendihaundi, Hirumugarrieta, Aldaon, Beoin, Uakorri, Artubi eta Balerdi mendi tontorrak, Alaitz bailara eta Aralar osoko bista ikusgarriak.

Aipatzekoa Balerdira igarotzeko dagoen mendi gandorra; arretarekin pasa beharreko bidea.

Submitted by inaxio on 2009, Septiembre 24 - 22:04.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Leireko monastegia
Esquema Leire - Cerrada mt. - Oso - Cerrada mt. - Fallar - Paso del Buey - Leire

Zuriainek aipatutako ibilbidearen osagarria da, jaitsierarako beste bide bat erabiliaz. Cerradako mendatera itzultzean, gurutzedun tontor bat (Fallar) ikusiko duzue Mendebaldean, oso urrutira gabe. Hara heltzeko aurreko larre eremuan nabarmentzen diren haitzen artetik abiatzen den xenda bihurri bat jarraitu behar da. Arrastoa arina da tarte batzuetan, baina harripilak eta pintura markak arretaz jarraituz gero (2009ko iraila), ez zarete galduko. Halako batean harriz inguratutako lepo batera helduko zarete: ezker aldean dago tontorra.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 15:06.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Eraul

San Faustoko harriak igotzeko bide ederra. Lazkua eta Bagargiako harriak bisitatuko digutu, baita Lazkuako behatokia ere, non fosil ugari ikusteko aukera izanen baitugu.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 15:00.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Adoaingo errepidea

Nafarroako ekialdeko mendi ezezagun honetara igotzeko ibilbide laburra.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 14:50.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Orbaitzetako Olako pista

Saiarri mendia eta inguruko monumentu megalitikoak ezagutzeko ibilbide zirkularra. Batzuetan bidetik kanpo ibiko gara, eta arreta berezia jarriko dugu laino egunetan.

Submitted by zuriain on 2009, Septiembre 4 - 14:43.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Aietxu

Burruxulain eta Errasa mendiak Aietxutik. Aritzgaña eta Borrotxulo ere igo daitezke erraz. Errasako azken metroak nahiko deserosoak dira: lapiaz eta ezpel ugari.