Rutas: Bizkaia

Lurraldeak

Ibilbide mota

Enviado por Jose el 2006, Diciembre 12 - 19:47.
Categorías Gipuzkoa, Nafarroa
ABIAPUNTUA Amezketa
Esquema Amezketa – Buruntzuzin – Astunalde – Artubi – Balerdi

Jarraian azaltzen den ibilbidea, Amezketatik abiatuta Artubi eta Balerdiko tontorretara iristen da. Igo beharreko altuera handia denez ibilaldi gogor xamarra da. Eta Balerdiko gandor zorrotza zeharkatzeak xarma berezia ematen dio.

Enviado por JFdeA el 2006, Diciembre 3 - 13:09.
Categorías Nafarroa
ABIAPUNTUA Iturmendi
Esquema Iturmendi-Sta. Marina-Bargagain-Sta. Marina-Baiza-Bakaiku-Iturmendi

Lehenengo eta behin eskerrak eman behar dizkiegu Nafarroako Ibilbideen egileei euren informazioaz baliatu baikara ibilaldi hau egiteko.
Iturmendi herritik abiatu ginen 130ILaren bila, eta honek zuzen-zuzen eraman gaitu Sta. Marinara. Bertotik Mra egin dugu ILaren seinaleak jarraituz Bargagaineraino. Bidean Urdiaineko ataka aurkitu dugu.
Sta. Marinan berriro bueltan Era abiatu gara Baizara. Hau gainditu eta Etxarriko atakan, trikuharri baten ondotik Bakaikuranzko jaitsierari ekin diogu.
Sekulako bidea, hauek ikuspegiak!! Egizue aukera baduzue. Ohartxo bat, goitik beherako bidean ezkerrarako bide guztiak hartu eta zuzen helduko zarete Bakaikura.

Enviado por JFdeA el 2006, Noviembre 26 - 13:07.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Asteasu
Esquema Asteasu-Zelatun-Hernio-Zelatun-Irumugarrieta-Larraul-Asteasu

Asteasutik abiatu gara, udal-enparatzatik, Herniorako ILa jarraituz. Zelatuneko zelaian Alkitzarantz jo dugu, eta tontorraren azpialdetik gora jo dugu Iparaldeko isurialdetik, pagaditik gora. Zelatunera jaitsi gara berriz, eta bertotik Larraulerako ILa

Enviado por JFdeA el 2006, Noviembre 9 - 00:09.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Kortezubiko Basondo auzoko Leziika
Esquema Lezika-Ereñozar-Ereño-Muruetagaina-Tremoi-Atxarre-Akorda-Laida

Urdaibaiko bi ermita hauek lotzeak ingurune honetako paisaia gozatzeaz gain artadia hobeto ezagutzeko aukera paregabea da.
Kortezubiko Basondo auzoko Lezikatik abiatu gara. Santimamiñeko kobazulo ondotik gora egin dugu gezi arrozen atzetik. Aldapa hederá Ereñozar tontorreraino (447m).
Bertotik Ereño herrira jo dugu. Ereñotik Muruetagainara: frontoipeko baserri ondotik Mra, edo eliza ondotik Mra, porlanezko kalea utzi eta ezkerreko estrata hartu. Hurrengo aukeran eskubikoa Ereñoko harrobiraino. Zoritxarrez errepidera atera beharra dago.
Muruetagainan Ibarrangelurantz jo. Txopebenta nekazal turismo pareko estrata hartu Hmra. Lehen aukeran eskubira, eta berriro bi aukeretako eskubikoa hartu, porlanezko bideraino. Une honetan Mra jarraitu, Tremoi auzoraino.

Enviado por inaxio el 2006, Octubre 13 - 23:11.
Categorías Bizkaia, Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Saturraran Hondartza
Esquema Saturraran - Ondarroa - Tontorramendia - Mijoa - Saturraran

Mendia bera nahiko txikia denez, itsasoaren mailatik abiatuko gara, mendia bere osotasunean igotzeko: Saturrarango hondartzak abiapuntu ezinobea eskaintzen du. Autoa hondartzako aparkalekuan utzi eta menditik beizten gaituen erreka zeharkatzen duen zubitik abiatuko gara Ondarroa aldera. Galtzada eroso batean barrena inguratuko dugu mendia, itasoaren bazterretik, Ondarroako hondartzara heldu arte. Han goiko errepidera igotzeko aukera emango diguten eskilara batzuekin egingo dugu topo. Errepidera igo, berriro Ondarroa aldera jaisten hasi eta etxebizitza dorre batzuen parera helduko gara berehala: haien aurretik gora abiatzen den porlanezko bide zabal eta aldapatsuari ekin behar diogu.

Enviado por Jose el 2006, Octubre 13 - 22:47.
Categorías Cantabria
ABIAPUNTUA Fuente Dé
Esquema Fuente Dé - La Jenduda kanala- La Vueltona - La Canalona lepoa - Peña Vieja - La Canalona lepoa - La Vueltona - El Cable - Fuente Dé

Fuente Déko teleferikoaren azpialdean dagoen aparkalekutik abiatuko gara. Aurrez aurre, gainditu beharreko lehenengo oztopoa dugu: teleferikoak minutu gutxitan gainditzen duen 800 metrotako kare-haitzezko hormatzarra. Hormaren erdialderarte igotzen den bidea garbi ikus dezakegu, ezkerretik eskuinera belarrezko maldan zeharka igotzen. Baina hortik aurrera nekeza da bideak nondik jarraitzen duen antzematea, eta badirudi ez dagoela horma gainditzerik eskalatu ezean.

Badago ordea bide bat. Teleferikoaren goiko geltokia (El Cable) baino dezente ezkerrerago, hormen artean zirrikitu bat antzematen da. La Jenduda kanala. Horma gainditzeko dugun pasabidea.

Horma gaindituta, igoeraren erdia gainditua izango dugu. Horcados Rojos leporantz doan bidea jarraituko dugu, Cabaña Verónica baino zertxobait lehenago bidea utzi, eta La Canalona lepora igo ondoren Peña Vieja mendebaldetik igo dezagun.

Enviado por JFdeA el 2006, Octubre 9 - 12:43.
Categorías Bizkaia
ABIAPUNTUA Sintxita
Esquema Sintxita (600) - Ukulukorta - Oderiaga (1.234) - Usotegieta (1.178) - Ipergorta(1.226) - Gorosteta (1.256) - Lekanda (1.302) - Altapitaitz (1.164) - Sintxita (600)

Orozko herria zeharkatu Erantz(Urigoitirantz), Usabel auzoan utzi Urigoitirako errepidea eta hartu Hra ateratzen den errepidea.

Autoentzako Urkiolako Parkeak prestaturik duen lekuan autoa utzi eta jantzi botak. Ekarritako bideari ekin Austingarmirantz. Aparkalekutik bosta bat minutura bide bazterrean Ukulukorta markatzen duen kartela dago, hortixik jarraitu, Mra. Aurreraxeago Sintxitako iturria dago bide bazterrean(Goikogane mendi taldeak Domingo Azkueta-ren omenean). Bejondeizuela!

Ukulukortako bidea Ubixeta eta Oderiaga arteko lepoan jarriko gaitu. Bidean Ukulukortako txabola zaharraz eta inguruneaz gozatu ahal izan dugu. Bertan informazio-kartelak daude artzainen eta ikazkinen zer egina azaltzen. Ez da makala! Horrelako toki baztertuan halako azalpenak aurkitzea. Helburua lepoa da, horretarako harripilen laguntza izango dugu.

Enviado por inaxio el 2006, Septiembre 27 - 21:38.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Andoain
Esquema Andoain - Mariako Gaina - Belkoain - Erdoizta - Andoain

Autobideko Andoaingo irteeran (autokarabanak daudeneko hori) atera eta herriko sarreran eskubi aldean dagoen aparkalekuan utziko dugu autoa. Etorritako bidetik atzera joko dugu, zubia eta autobide azpiko tuneletik paseaz. Autobidetik datorren errepidea ezkerretara utziaz egingo dugu aurrera, mendirantz abiatzen den errepidea hartuta. Bihurgune zabal baten ondoren bidegurutze bat topatu eta ezker aldetik gora abiatzen den bideari ekingo diogu. Muino zabal baten gainera helduko gara laster eta bertan beste bidegurutze batekin egingo dugu topo. Sorabilla auzora jaisten den bidea bazterrean utzi eta etxalde batera abiatuko gara; etxaldera sartu gabe, ezker aldetik saihestuko dugu, porlanezko bide zabalari jarraituz. Mendebaldeko norabidean jarraituko dugu puska batean (km 1) eta, halako batean, erreka gainean giratzen den bihurgune itxi batekin egingo dugu topo (adi!): ezker aldeko bide zabalean gora egingo dugu orain, baina eskubi aldean utzitako bidetik itzuliko gara gero.

Enviado por inaxio el 2006, Septiembre 24 - 11:25.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Sanesteban ermita
Esquema Sanesteban - Andatza - Sanesteban

Usurbilgo Sanestebaneko ermitatik hegoaldera abiatzen den porlanezko pistari jarraituko diogu bere amaiera arte (ordu erdi inguru). Igartzabal baserrira jotzen du honek aurreko mendia eskubi aldetik saihestuz eta ekialdera jotzen du gero, Puela aldeko bizkarraren bila, berritzen ari diren (2006/9/23) etxe baten aldamenera heldu arte. Han pista harritsu batean gora jarraituko dugu tarte batean eta laster heduko gara bizkarrean, bihurgune baten dagoen bidegurutze batera: ezkerreko bideak bizkarraren beste aldera jotzen du beherako joerarekin, baina bide nagusiak eskubi aldera jarraitzen du... ez bata eta ez bestea, hantxe abiatzen baita bidezidor nabarmen bat bizkarrean gora. Bidezidor horretan gora jo eta laster gurutzatuko dugu pista berriro: (erne!) pista horri jarraituz helduko gara leku berera itzuleran, baina oraingoan pista gurutzatu eta beste aldean aldapan gora jarraitzen duen bidezidorrari jarraituko diogu. Arrastoari jarraituz irabaziko dugu berriro bizkarra eta laster egingo dugu topo bidearen aldamenean zutitutako porlanezko gurutze handi batekin.

Enviado por Jose el 2006, Agosto 24 - 20:40.
Categorías Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Amezketa
Esquema Amezketa - Pardeluts - Ganboa - Txindoki - Larraitz - Amezketa

Ganboa Aralarreko 3. tontor garaiena eta ezagunenetako bat den arren, ez du bisitari asko izaten, edozein aldetatik igota ere bertara iristeko bidea luzea baita. Jarraian azaltzen den ibilbidea horren erakusgarri da.

Amezketatik abiatuta, Arritzaga bailaran gora egiten du Pardelutseko iturriraino. Hemendik Ganboara igo eta Arrubiko larreak zeharkatu ondoren Txindokira igotzen da, Larraiztik barrena Amezketara jaisteko.