Rutas: OinezLurraldeakIbilbide motaEnviado por Jose el 2020, Marzo 19 - 00:42.
Enviado por Jose el 2020, Marzo 7 - 11:09.
Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 9 - 15:15.
(2020-02-02) Egun pasako mendi ibilaldia Nafarroako mendialdean. Ibilbidea Oitz herrian abiatzen da, herriko irteeran dagoen zabalgune baten, bertan autoa uzteko tokia ere badago. Ezpelura ibaia pasa eta errepidera iristen garenean pista bat ikusten da errepideko bihurgunean eskuinera, hauxe hartu eta jarrraituko dugu, lehen zatian etxalde pare bat pasako ditugu, ardiak eta ganadua dutenak.
Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 8 - 18:11.
(2019-08-17) Egun pasako mendi ibilaldia Euskal Pirineoetako mendi handi batean. Ibilaldia Larraine aldean, Organbidexka mendatearen oinetan abiatzen da. Autoa uzteko bazter bat ere egoten da. Errepide ondoan pista bat abiatzen da basoan barrena. Malda handi batekin abiatuko gara Orpüne aldetik gora, bidea nabaria da eta ez du zailtasunik jarraitzeko.
Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 8 - 18:06.
(2019-08-08) Egun pasako mendi ibilaldia Zuberoako Euskal Pirineotan. Ibilaldia Larraine herrian abiatzen da, Aduana zaharra dagoen tokian, bertan autoa uzteko aparkaleku txiki bat ere badago. Jarraian herrian barneratuko gara eta Oihaneko Bidea pista hartuko dugu hegoalderako norabidean, bide hau zabala da eta 1000 bat metroko garaierara iritsi arteko jarraituko dugu. 1. ordua.
Enviado por Xabiaram el 2020, Febrero 4 - 21:04.
(2020-02-03) Egun pasako mendi ibilaldia Bidasoa Arroko mendialdean. Ibilbidea Eratsun herrira iritsi baino lehenagoko azken bihurgunean abiatzen da. Bertan zabalgune txiki bat dago errepidearen bazterrean pare bat auto uzteko modukoa.
Enviado por Xabiaram el 2020, Enero 27 - 11:50.
(2020-01-26) Egun pasako mendi ibilaldia Urbasa-Entzia mendialdean. Ibilaldia Ziordia herrian abiatzen da, autoa bertan utziko dugu eta autobidea zeharkatu behar da azpitiko tunel batetik. Jarraian berehala sartuko gara goraino eramango gaituen pista batean. Igoera tarte honetan bide ona dago, eta 500 metroko desnibela gainditu behar da Ziordiako Mendatea gainera iristeko. Lehen tartea bide zabalean egingo dugu padagian barna eta azkenealdera Bidemakur aldean bidea apur bat estutu eta malda gogortu egiten da.
Enviado por inaxio el 2020, Enero 20 - 21:21.
Aparteko zailtasunik gabeko ibilbidea, nahiz eta tarte labur batzuetan bidez kanpo ibili (Arnabarko tartea eta Belabietako jaitsiera). Loako megalitoen inguruan sasia gailenduta egon daiteke. Moa tumulua aipatzen da ibilbidea gertu pasatzen delako, baina ez da bertatik pasatzen (deskuitu egin nintzen!).
Enviado por Jose el 2020, Enero 11 - 12:11.
Enviado por Xabiaram el 2020, Enero 4 - 10:45.
(2019-12-27) Egun pasako mendi ibilaldia Gorbeiako mendialdean. Ibilaldia Orozko udalerriko Aresketa-Usabel auzotegian abiatzen da, bertan autoa uzteko zabalbune bat ere badago, Gorbeiako Parke Naturalari buruzko informazio panel batzuekin.
|
![]() |